eu es en

Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

We strongly recommend any of the search engines listed here under for optimum web site visualization: Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11. Thank you very much.

EUSKALDUNAK ARRAKASTA IZAN DU MEETINGS & EVENTS ETA MARKETING ESPERIENTZIALAREN NAZIOARTEKO LEHIAKETAN

Ezagutu hemen zergatik jaso dituen Euskalduna Bilbaok 4 sari hauek

 

 

Euskaldunak arrakasta izan du honakoetan: Sustainable, City Venue, Versatile eta large

Eventex delakoaren XI. edizio honetan proposamen errekor bat jaso du, guztira 37 herrialdetako 561 (gehienak AEBetakoak, Errusiakoak, Herbehereetakoak, Erresuma Batukoak eta Alemaniakoak). Horrek Euskaldunako nazioartekotze estrategia indartzen du, egoitza bezala lau kategoriatan saritua izan baita.

Eventex-en ezagutzera eman dira Eventex Awards 2021en emaitzak, eta Euskalduna Bilbaok lau kategoriatako sariak jaso ditu: Sustainable, city venue, versatile eta large.

Meetings & Events sektorean egiten ari den lanari balioa ematen dioten lau aintzatespen horiek ospatu ditu Euskalduna Jauregiak.

Urtero, Eventex ideia-iturri bat da ekitaldien industriarentzat, eta sektoreko ideia originalenak eta berrikuntza nagusiak saritzen dituen jardunbide onenen erakusleihoa ere bada.

Beraz, Euskaldunarentzat ohore bat da lau kategoria horietan onartua izatea.