Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara
We strongly recommend any of the search engines listed here under for optimum web site visualization: Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11. Thank you very much.
Digitalizazioa, nazioartekotzea, espazioak modernizatzea, jende eta merkatu berriak erakartzea eta “premium” zerbitzu zorro berria dira COVID 19 pandemian zehar bizkortuko den Berrikuntzaren Agendaren ardatzak.
Andoni Aldekoa Euskalduna Jauregiko zuzendari nagusiak esan duenez, “Joerei aurrea hartzeko ari gara lanean”.
Bilbon, 2020ko apirilaren 20an
COVID-19ak eragindako krisiak eragin berezia izan du Euskalduna Bilbao aritzen den sektoreetan, eta hilabete hauetako jarduera guztiak bertan behera utzi behar izatea eragin du. Euskalduna Jauregia gelditu egin da, baina ez dago geldirik. Jauregia unea baliatzen ari da, bezeroei arreta emateaz eta datozen hilabeteetako ekitaldiak ekoizteaz gain #10projectsforthenearfuture izenekoa, Jauregia lehiakorrago bilakatuko duten hamar berrikuntza proiektu, abian jartzeko.
Digitalizazioa, nazioartekotzea, espazioak modernizatzea, jende eta merkatu berriak erakartzea, eta “premium” zerbitzu-zorro berria dira “Euskaldunako Berrikuntza Agenda 2019-2022” horren bilakaeraren ardatzak. Helburua bezeroen eskaera berrietara egokitzea eta joerei aurrea hartzea da, bai Meetings & Events industriari, bai kultur ikuskizunei dagokienez.
Andoni Aldekoa Euskalduna Jauregiko zuzendari nagusiak adierazi duenez, “10 projets for the near future” egitasmoa berrikuntzan eta talde-lanean denbora irabazteko apustua da, proiektuaren etorkizuna eta gizartean eta ekonomian izango duen eragina bermatzeko lurraldeari. Joerei aurrea hartzeko ari gara lanean”.
#10projectsforthenearfuture, 2019-2022 aldirako hobekuntzako eta berrikuntzako zeharkako 5 ardatz handitan egituratzen da: giza baliabide aurreratuak eta kudeaketaren, digitalizazioaren, irisgarritasunaren eta seinaleztapenaren hobekuntza, gaitasun teknikoak hobetuz eta espazioak eguneratuz.
Project #1 PLATAFORMA KORPORATIBO BERRIA. Kudeaketa integraleko tresna informatikoa, erakundearen kulturaren eta lan-ereduaren aldaketa orokorrarekin bat datorrena, Euskalduna Bilbaoren jardueren eta zerbitzuen garapenari euskarria emateko eta proiektuen araberako kudeaketa-eredu berriaren ezarpena errazteko. ERP, Bi, CRM eta PM izenekoekin.
Project #2 PANTAILA GEHIAGO. INFORMAZIO GEHIAGO. Informaziorako kanpoko eta barruko pantailen instalazioa eta zerbitzua. Egiten diren ekitaldien identifikazio digitala hobetzea, eta baita bertaratutakoen mugikortasuna eta haietarako sarbidea ere.
Project #3 ZERBITZU BERRIAK. Aukerako zerbitzuen produktu berrien garapena, “Advertising” izenekoa, erakusketak muntatzea, ekitaldietarako laguntza teknologikoa edo zerbitzu tekniko berria, besteak beste.
Project #4 PMI-REKIN KUDEATUTAKO PROIEKTUAK. Proiektuen kudeaketa da arrakastaren gakoa. PMI metodologian oinarritutako sistema berria ezartzea.
Project #5 INGURUNE DIGITALAK. Webgune korporatibo berrian Euskalduna Bilbaoren bi jarduera eremu nagusien web inguruneak, “Musika Jauregia” eta “Convention Centre” webguneak, bereiztea, bakoitzari dagozkion komertzializazio estrategiekin.
Project #6 ZERBITZUEN KARTA. Euskalduna Bilbaoko sarreren kudeaketa hobetzea, ticketing eta leihatila zerbitzuen karta berriarekin.
Project #7 B2B DIGITALA. B2B estrategia berria eta tresna digital berriak, negozioetarako agertokirik onena izaten saiatzeko.
Project #8 ZERO PAPER. Euskalduna Bilbaok inguruarekin duen konpromisoa argia da. Horregatik, online plataforma ezarriko da, Euskalduna Bilbaoko langileek euren lan-inguruneari buruzko izapideak eta kudeaketak modu arinean egin ahal izan ditzaten, paperezko euskarri fisikoa murriztuz.
Project #9 EUSKALDUNA DIGITAL TEAM. Euskalduna Bilbaoko langileen mugikortasuna eta talde-lana bultzatzea tresna teknologikoen eta digitalen bitartez, eguneroko lana eta komunikazioa edozein lekutik eta edozein unetan egin ahal izateko.
Project #10 CATERING BERRIA. Ingurumena errespetatuko duen etorkizunaren ildotik, catering jasangarriko zerbitzu berriak garatuko dira.