eu es

Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

We strongly recommend any of the search engines listed here under for optimum web site visualization: Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11. Thank you very much.

Euskalduna Musika Jauregiak txarteldegiak itxi ditu

Euskalduna Jauregiak, antolatzaileen, ikus-entzuleen eta langileen segurtasuna bermatzeko eta, aldi berean COVID 19a kontrolatzeko lanetan laguntzeko osasun arloko agintariek eman dituzten aholkuak eta aginduak betetzeko duen konpromisoaren barruan, gaur arratsaldetik aurrera txarteldegiak itxita egongo direla jakinarazi du.

Horrela, zenbait ikuskizun bertan behera geratu eta gero, atzeratu egin behar da txarteldegian erositako sarreren diruaren itzulketa, baina itzulketek ez dute inolako denbora eperik izango; www.euskalduna.eus bitartez eskuratutako sarreren dirua berehala itzuliko da.

Euskalduna Bilbaoko talde guztia lanean ari da bezeroei arreta emateko, ager daitezkeen egoerak bideratzeko eta egoera normaltzen denean eskaintzen jarraitu gura ditugun ekitaldiak antolatzeko.