Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara
We strongly recommend any of the search engines listed here under for optimum web site visualization: Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11. Thank you very much.
2015ean, guztira, 795 ekitaldi eta emanaldi egin ziren Euskalduna Jauregian.
Okupazioa %94koa izan zen, 2014an baino hiru puntu handiagoa, alegia. Zenbateko horrek 4 puntutan gainditzen du Euskalduna Jauregiaren batez besteko okupazio-maila, inauguratu zenetik beste behin bakarrik lortu duen emaitza berdinduz.
795 ekitaldi eta emanaldi horiei Jauregikoak diren Etxanobe eta Jauregia jatetxeek emandako otordu sozial eta enpresakoak gehitu behar zaizkie.
2015ean, guztira, 567.345 ikus-entzule izan ziren Euskaldunan; hau da, 2014an baino 147 lagun gehiago. Halaber, kopuru horrek asistentzia-marka berria ezarri du Jauregiaren historian.
Ikus-entzule horietatik guztietatik, 259.934 bileretara joan ziren, eta 307.411, berriz, ikuskizun edota ekitaldiren bat ikustera.
2015eko ekitaldiko emaitza positiboa 2008. urteaz geroztik lortutako onena da. Ikuskaritza itxi aurreko datua bada ere, esan beharra dago Euskalduna Jauregiak 601.283 euroko ustiapen-etekina izan duela (Ebidta positiboa), 2014an lortutakoaren bikoitza baino gehiago.
Jauregiak beti itxi izan ditu orain arteko ekitaldi guztiak superabitarekin; hori horrela, 1999an inauguratu zenetik, 10 milioi eurotik gorako ustiapen-etekina metatu du, eta, ondorioz, ez du izan diru-laguntza publikoen beharrik.
Jauregiaren jarduerak 2015ean izandako eragin ekonomikoa 90,93 milioi eurokoa izan zen, "Deloitte" nazioarteko konpainiaren kalkulu-ereduaren arabera. Horri esker, 1.440 lanpostu mantendu ahal izan dira, eta Bizkaiko Foru Ogasunak 7,24 milioi euro bildu ditu zergetan.
2015eko datuek Euskalduna Jauregiak Estatuko antzeko beste biltzar zentroen aurrean duen lidergoa berresten dute, ekitaldi-kopuruari dagokionez.
Beste alde batetik, musika-jarduerari eta ikuskizunei dagokienez ere, Espainiako Auditorium publikoen buruan jarraitzen du.
Biltzarrak eta bilerak: 440 ekitaldi
Guztira, 440 bilera eta biltzar egin dira iaz. Nabarmentzekoa da, bilera horietatik, zortzik 1.000 parte-hartzaile gainditu dituztela, urtebetean biltzar handiek orain arte izandako marka berdinduz.
Hauxe izan zen ekitaldien banaketa:
Biltzarrak eta antzekoak: 31Juntak eta Batzar Nagusiak: 18Konbentzioak eta Enpresen Ekitaldiak: 19 Mintegiak eta Jardunaldiak: 271Ekitaldi Sozialak: 23Ikuskizuna ere eskaini duten ekitaldi sozialak: 6Erakusketak: 18Beste zenbait: 54
Urria eta ekaina izan ziren biltzar gehien izan zituzten hilabeteak, zortzi eta lau, hurrenez hurren. Gainera, urteko jarduera gehienak azaroan pilatu ziren, 63 ekitaldirekin. Maiatza, urria eta abendua ere aipatzeko modukoak izan ziren.
Jauregia inauguratu zenetik, 2015ekoa izan da biltzarren okupazio-mailarik handiena izan izan dituen ekitaldia. Esan bezala, 1.000 lagunetik gora bildu dituzten 8 biltzar handi egin dira iaz. Horien artean, aipamen berezia merezi du Bihotzeko Gaixotasunen inguruko SEC 2015 Biltzarrak, 3.100 parte-hartzaile izan baitzituen; halaber, Euskadin 2015ean egin zen biltzarrik handiena izan zen, eta eragin handia izan zuen EAEko KPIn. Esanguratsuak izan ziren, baita ere, Espainiako Pediatria Sozietatearen 63. Biltzarra, Espainiako Ginekologia eta Obstetrizia Sozietatearen XXIII. Biltzarra, The International Congress on Thinking ICOT 2015, Europython 2015, El Sol 2015 Publizitate Komunikazioaren Jaialdi Iberoamerikarra, Ahoko Kirurgiaren Espainiako Sozietatearen XII. Biltzarra eta XII European Meeting on Glial Cells in Health and Disease edota Familia Enpresen Estatuko XVIII. Biltzarra, besteak beste.
Juntak eta Batzarrak martxoa eta ekaina bitartean egin ziren. Besteak beste, BBVAren eta Iberdrolaren Batzar Nagusiak, Iparkutxaren Batzar Nagusia, Eroskiren Laneko Bazkideen Junta eta Athletic Club taldearen Ohiko Batzar Nagusia egin ziren Euskalduna Jauregian.
Horrez gain, beste ekimen hauek ere hartu zituen: Laneko Aire-plataforma Alokatzaileen Estatuko Elkartearen (ANAPAT) 21. Urteko Konbentzioa, Coca Colaren 8 OZ ontzi berriaren aurkezpena, Bizkaia Talent elkartearen Basque Talent sarearen aurkezpena, Paraguai-Bilbao I. Foro Ekonomikoa, CEBEK 2015 Enpresarien Topaketa, Esklerosi Anizkoitzaren Munduko Eguneko Jardunaldia, "Lo que de verdad importa"-ren VI. Edizioa, Fun Serious Festival Fan Zone, eta unibertsitateko diplomak banatzeko zenbait ekitaldi.
Era berean, alderdi politikoek eta erakunde sindikalek hainbat biltzar eta ekitaldi egin dituzte Euskalduna Jauregian.
Azkenik, ikusleengan interes handia sorrarazi duten erakusketak ere egin dira, esaterako: Hogarútil Azoka, Antzinako Gauzen eta Bildumazaleen Almoneda Nazioarteko Azoka, Securimax Aretoa, Frankinorte 2015, FIG 2015 Grabatuen Nazioarteko Jaialdia edota "Lights, un mundo iluminado by DreamWorks" erakusketa.
Musika eta ikuskizunak: 355 emanaldi
Bestalde, musika eta ikuskizunen jarduerari dagokionez, 2015ean 355 emanaldi izan ziren guztira. 166 Auditoriumean, 93 Antzoki Aretoan, 20 Barria Aretoan, eta 76 Jauregiko beste areto batzuetan. 355 emanaldiak modu honetan banatu ziren:
Orkestren eta abesbatzen kontzertuak: 80Musika banden kontzertuak: : 10Musika klasikoko kontzertuak eta errezitaldiak: 3Musika-Música ekitaldiko kontzertuak: 75 (*)Opera emanaldiak: 25 Balleta eta dantza: 14Zarzuela: 4Antzerki ikuskizunak: 114Beste zenbait kontzertu eta errezitaldi: 30
(*) Horrez gain, doako 36 kontzertu eman ziren ziklo horren barruan.
Emanaldien kopuru horri esker, eta ikusleen kopuruari (307.411 ikusle) eta sarreren salmentari esker (8,4 milioi euro baino gehiago), Euskalduna Jauregia Estatuko Auditorium publikoen buruan mantendu da.
Musika eta ikuskizunetako figura handiak
Asko eta asko dira 2015ean Euskalduna Jauregitik igaro diren musikari, abeslari eta antzezle bikainak, esaterako: Ainhoa Arteta, Boris Belkin, Carolina Kurkowski, Gabriela Montero, Teo Gheorghiu, Adolfo Gutiérrez, Joaquín Achúcarro, Stanislav Kristenko, Measha Brueggerghosman, Kiril Karabits, Isaac Karabtchevsky, Lan Shul, Erik Nielsen, Javier Camarena, El Barrio, Joan Báez, Spandau Ballet, Pasión Vega, Juan Manuel Serrat, Franco de Vita, Víctor Manuel eta Ana Belén, Van Morrison, Estrella Morente, Rafael Álvarez "El Brujo", Carlos Latre, Amparo Larrañaga, Antonio Molero, Joaquín Reyes, Damián Cortés, Milagros Poblador, Cristian Balasescu, Silvia Vázquez, María Rodríguez, Shujaat Khan, Damián Muñoz, Jordi Cortés edota Sharon Fridman.
Bereziki arrakastatsuak izan ziren: Jackson Berkey musikagile eta piano-jotzaile estatubatuarraren "Cantate 2000" obraren Europa mailako estreinaldi absolutua; "Gran Antología de la Ópera", "Cantajuego", Kubako Ballet Nazionala, John Lennoni egindako omenaldia "The Quarrymen" taldearekin, OLBEren Opera Denboraldiko ekitaldiak edota BOSen eta EOSen kontzertuak.
Euskalduna Jauregiko Aste Nagusia Zikloak 43.804 ikusle izan zituen guztira Jauregiko lau aretotan (Auditoriuma, Antzoki Aretoa, A-3 Aretoa eta Barria Aretoa), eta 1.306.592 euro bildu ziren guztira.
Ziklo horren baitan, arrakasta handia lortu zuen "The Hole 2" ikuskizun bitxi eta harrigarriak, 21.152 ikuslerekin. 2015eko Aste Nagusian ikusle-kopuru gehien izan zuen ikuskizuna izan zen. Aipatzekoak dira, baita ere, "El nombre" antzezlana, 7.308 ikuslerekin, eta "La verbena de La Paloma" eta