eu es

Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

We strongly recommend any of the search engines listed here under for optimum web site visualization: Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11. Thank you very much.

EUSKALDUNA ESPAINIAKO KONGRESU JAUREGIEN ELKARTEAREN URTEROKO BILTZARREAN PARTE HARTZEN ARI DA

Topaketa egun hauetan ari da egiten Vitoria-Gasteizko Europa Kongresu Jauregian, eta Covid-19aren ondorengo aroko presentzialtasuna eta jasangarritasuna landuko ditu

 Bilbon, 2020ko abenduaren 17an

Euskalduna Espainiako Kongresu Jauregien Elkarteak (APCE) urtero egiten duen XVII. Biltzarrean ari da parte hartzen egunotan, Gasteizko Europa Kongresu Jauregian, ‘Presentzialtasun hedatua eta jasangarritasuna Covid-19aren osteko aroan’ izenburupean.

Ekitaldien sektorea izan da COVID-19ak eragindako osasun-krisia gehien jasan duen sektoreetako bat. Bidaiatzeko murrizketak eta kutsatzeak saihesteko edukiera txikitzearen ondorioz ekitaldietan izandako murrizketak izan dira, besteak beste, gaur egun dagoen jarduera eskasaren zergatietako bi.

Hori dela eta, egun hauetan Gasteizen egiten ari den topaketak, COVID19 delakoak meetings and events izenekoaren industriari ekarri dion erronka ari da aztertzen neurri handi batean: ziurgabetasuna kudeatzea, jardunbide jasangarriak integratzea eta formatu hibridoko ekitaldiek gero eta garrantzi handiagoa izatea, sektoreak eman duen erantzun gisa, hitzaldi eta mahai-inguru hauen bitartez: “Testuinguru ekonomikoa eta soziala: ziurgabetasunean kudeatzeko erronka”, “Ekitaldi hibridoen eta Revenue Management izenekoen errentagarritasuna” edo “Covid-19aren aurreko neurriak eta jardunbide jasangarrien integrazioa”.

Euskalduna formatu hibrido berrietara ari da egokitzen bere jarduera, presentziazko, aurrez aurreko, ekitaldien aldeko apustua baztertu barik. Gainera, gogorarazi behar da Euskalduna Bilbao izan dela COVID-19aren aurreko AENORen ziurtagiria jaso duen lehen Kongresu Jauregia eta bigarren Auditoriuma, ezarritako protokoloei esker.

Zalantza barik, 1995eko azaroan jaio zenetik aurten 25. urteurrena betetzen duen Espainiako Kongresu Jauregien Elkartearen urteroko XVII. Biltzarra, hitzordu garrantzitsua da MICE izenekoaren Espainiako sektorearentzat.