Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara
We strongly recommend any of the search engines listed here under for optimum web site visualization: Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11. Thank you very much.
Bilbo, 2023ko martxoak 23.- Euskalduna Bilbaok 2022ari agur esan zion, 6,620 milioi euroko diru-sarrerarekin, aurreko ekitaldian baino %66,98 gehiago, eta guztira 691 emanaldi eta ekitaldi egin zituen, okupazio tasa %97ra igoz. Emaitza hauek, osasun-krisiaren ondorengo errekuperazioaren bide orokorra berresten dute kultura-sektoreetan eta MICEn. 6.682.072 euro, 2019ko balioetara hurbiltzen den datua da, jauregiak historikoki lortu duen ekitaldirik onena.
Jarduera bikoitzaren (kulturala/artistikoa eta Meetings&Events) eragin ekonomikoa 91,44 milioi eurokoa izan zen iaz. Emaitza honek 1.290 enplegu jasangarri mantentzea ahalbideratu zuen, eta 9,608 milioi euroko diru-sarrera fiskala eragin suposatu Ogasun Publikoarentzat.
691 ekitaldi 2022an, 502 aurreko urtean
Bilboko Musika eta Kongresuen Jauregiak presentzialtasun osoz eman dio hasiera 2023ari, jardueraren internazionalizaziorantz bideratuta eta kaudimen eta autofinantzaketa ekonomikorantz bidean.
Euskaldunak 691 ekitaldi hartu zituen guztira: 348 Meetings&Events atalean (2021ean 235 izan ziren) eta 285 Kulturan (267 pasa den urtean). Azpimarragarriak dira ekoizpen propioaren bultzada eta etxeko 58 emanaldi, kultur ekitaldi eta erakusketa artistikoak. Guztira 354.261 pertsonek gozatu zuten jauregiko proposamenetaz, 2022ko betetze tasa %97koa izan zelarik.
Kultur jardueraren zatirik handiena, 2.840.071 euroko fakturazioarekin (%42,50), historikoki hirugarren marka onena izatera iritsi zen iaz, bereziki ‘AurreraFest!’ -Bilboko Aste Nagusian zehar bertako talentu eta sormen artistikoan oinarritutako 13 ekitaldirekin-; ‘GabONenak!’, Aste Nagusia eta ‘Bizi!Euskalduna’ -hiritarrentzat ate irekiak- programazioei esker, 13 ikuskizun, 29 emanaldi eta 4 konferentziarekin.
Meetings&Events-ak eta kongresuen erakarpen eta ospatzeak, diru-sarrerak sortzeko sortzeko faktore gisa, ia 2,8 milioi euroko diru-sarrera suposatu zuen. Jatorri geografikoari dagokionez, bertakoak nabarmentzen dira, fakturazioaren %53a suposatu baitzuten. Nazioartekoak, %26arekin, Estatuko bezeroen gainetik (%21) egon ziren.
Tipologien arabera, Meetings&Events atalean ekitaldi korporatiboetarako erreserbak dira nagusi (%28), eta, ondoren, irisgarritasun eta inklusioari buruzko ekitaldiak (%21), osasun arlokoak (%10), eta gero eta gehiago dira talentu aitortzarekin, dibulgazioarekin eta ezagutzarekin, berditasunarekin teknologiarekin eta iraunkortasunarekin zerikusia duten ekitaldiak. Kongresuei dagokionez, bestalde, osasun (%40), teknologia eta korporazio (%12) eta irisgarritasun eta iraunkortasunarekin (%8) lotutakoak dira nagusi.
Faktura garestiagoak
2022ko jardueraren portaera on orokor honi, gastuen hazkundeak eragin dio, %20a. Horniketen prezioaren igoera da gehien garestitu dena -%31,5 2021eko ekitaldiarekiko-. Egia da, gainera, Euskalduna Bilbaok gas kontsumoa %53,97 murriztu zuela, iazko metereologia leunak lagunduta eta Europar Batasunaren gomendioz ezarritako energia aurreztu eta efizientziaz erabiltzeko neurriei esker.
KPIaren igoerak ere emaitzen kontuan zerikusia izan du kontratu desberdinen prezioak eguneratzeko kopuruaren igoeran eta lizitazio berrien prezio altuagoetan. Esaterako, argindarraren fakturak %78,77ko igoera jasan zuen, nahiz eta gastu hau 2023an txikiagotu nahi den, eguzki-panelak jarrita, energia-aurrezpena eta eraikinaren iraunkortasuna sendotzeko.
Ia %75 jaitsi den arren, 2022ko cash flow-ak negatiboa izaten jarraitzen du, -595.00 eurotan kokatuz. Hala ere, Euskalduna Bilbaok,91,44 milioi euroko eragin ekonomikoa izan zuen0Barne Produktu Gordinarekiko 2022an, eta 9,6 milioi euroko diru-sarrera fiskala suposatu zuen Bizkaian, 1.290 lanposturi eutsiz.
Outdoor ustiapena / Negozio-bide berriak
ROOF Euskalduna Terraza, jauregiaren zazpigarren solairuan, kanpoaldeko baliabideez gozatzeko apusturik nabarmenetako bat da. Apirilean berriz irekitzear, izugarrizko erakargarritasuna izan du Euskalduna Bilbaoren bezeroentzat, kultura- eta Meetings & Events- antolatzaileentzat, turistentzat, eta orokorrean, gizarte ekitaldientzat. Itsaso Txikiak, Terpsícore Daliren eskultura, buru duen eraikinaren atzealdeko aintzirak, halaber, ustiapen-bide bat adierazten du kontzertu-agertoki gisa (urmaelaren erdian agertoki flotagarri bat gaitzen duen erosi berri den plataforma bati esker).
2023ak iazko kongresuen jardun ona errepikatzen du. Euskalduna Bilbaok estatuko eta nazioarteko hogei hitzordu baino gehiago ditu agendatuta: 30 Annual Meeting of the European Society of Musculoskeletal Radiology ESSR, Open Source Summit Europe, BIME PRO 2023, … Bizkaiko hiriburura bisita gehien ekartzen dituzten hiru ekitaldi aipatzearren.
Kongresu, ekitaldi korporatiboen eta enpresa topaketen place to be-a
Euskalduna Bilbao Europako Kultur Erakundeen eta Kongresu Jauregien Sareko kide da, Aalborgeko Musikkens Hus (Danimarka), Kristiansandeko Kilden(Norvegia), Kursaal eta Lisboako Belemgo Kultur Zentroarekin batera, osatzen duten 17eraikin enblematikoetako batzuk aipatzearren. Horiekin bat dator 2030 Agenda ezartzerakoan, negozio-kudeaketa jasangarri baten eta Garapen Iraunkorreko Helburuak errepeatzen dituen programazio bikoitz baten ibilbide-orri gisa. 2022an, Euskalduna Bilbaok 11 GJHtan iragin zuen, urtean zehar 26 ekimen eginez, non Global EVENTEX Awards sarietako 4 eskuratu zituen sarien hamaikagarren edizioan, ekitaldien munduko bikaintasunaren eta esperientzien marketinaren ikurra (Exhibition Venue, Gala Venue, Unusual Venue eta Venue, izan ziren 4 sariak).