Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara
We strongly recommend any of the search engines listed here under for optimum web site visualization: Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11. Thank you very much.
Euskalduna Bilbaok industriaren erronkei buruzko ezagutza, berrikuntza eta eztabaidarako topagune bihurtu duten bi hitzordu profesional garrantzitsu hartu ditu aste honetan. Urriaren 14tik 16ra, QA&TEST Embedded konferentziaren 25. edizioak sistema txertatuen kalitatean eta probetan adituak diren nazioarteko profesionalak bildu ditu, adimen artifizialean, zibersegurtasunean, automatizazioan eta sistema autonomoetan arreta berezia jarrita. Bestalde, urriaren 15ean egin den Serca Automoción Taldearen 37. Kongresuak Espainiako eta Portugalgo automobilgintzaren saldu osteko zerbitzuen sektoreko 400 profesional inguru elkartu ditu, elektrifikazioak, merkatuaren eraldaketak eta araudiaren arloko erronka berriek baldintzatutako etorkizunari buruz hausnartzeko.
Bi topaketak aldi berean egiteak agerian uzten du Euskalduna Bilbaok sektore estrategikoak konektatzeko, ezagutza trukatzea sustatzeko eta industriaren etorkizuna zehazten laguntzen duten eztabaidak hartzeko duen gaitasuna. Esparru desberdinetako bi hitzordu dira, baina berrikuntzak, eraldaketa teknologikoak eta agertoki berriei aurrea hartzeko beharrak estuki lotzen dituzte. Horrela, Euskaldunak bileren turismoaren erreferentziazko gune gisa duen zeregina indartzen da, baita Bilbaok kongresu profesional eta zientifikoen helmuga gisa duen proiekzioa ere.