Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara
We strongly recommend any of the search engines listed here under for optimum web site visualization: Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11. Thank you very much.
Biltzarren, kulturaren eta negozioen Jauregiak euskararen alde egiten du aurten ere ekitaldi sozial honetan parte hartuz. Eraikina `Arigune´ eta txapa banaketa puntua izango da
Bilbon, 2022ko azaroak 18
Euskalduna Bilbao-k Euskaraldiaren III. edizioan parte hartzen du euskararen aldeko konpromisoa eta babesa erakutsiz, 2030ko Agendaren Garapen Jasangarrirako Helburuen barruan hartutako 8 konpromisoetako batean jasotzen den bezala. Jauregia `Arigune´ izango da, euskaraz hitz egiteko aukera uneoro bermatzeko gunea, bai entitate barruan, zein herritarrekiko harremanetan.
Euskalduna Bilbao, halaber, Indautxu-Abando barrutiko Euskaraldiaren txapak banatuko diren bost puntuetako bat izango da. Asteartetik ostiralera, harreran bereizgarriak jaso ahal izango dira, 9:00-14:00 eta 16:00-18:30 ordutegian.
“Hitzez ekiteko garaia” lelopean, Euskaraldiak edizio berri bat jarri du abian, hizkuntza ezagutarazteko eta herritarren hizkuntza-ohiturak aldatzen saiatzeko. Ariketa sozial hau 15 egunez luzatuko da, gaurtik abenduaren 2ra arte, Euskararen Nazioarteko Egunaren atarira arte, 3an ospatzen dena.
Bi aste hauetan zehar, herritarrek bi rol bereganatu ahal izango dituzte: `Ahobizi´, Euskaraldiak irauten duen denbora guztian euskaraz hitz egiteko konpromezua hartuko dutenak edo `Belarriprest´, euskaraz hitz egiteko eskatzen dutenak. Ulertzen dutenekin euskaraz hitz egiten ez badute ere, ahal duten guztietan egingo dute.
Euskalduna Bilbao, euskararekin bat.