Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara
We strongly recommend any of the search engines listed here under for optimum web site visualization: Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11. Thank you very much.
Euskalduna Bilbaok hainbat panel fotovoltaiko jarri ditu eraikinaren sabaian, jasangarritasunaren eta energia aurreztearen aldeko apustuarekin jarraituz. Erabaki hau Biltzar eta Musikaren Jauregiak energia berriztagarriak bultzatzeko eta energia-eraginkortasun handiagoa bilatzeko duen estrategiarekin bat dator, Nazio Batuen Batzar Nagusiak ezarritako Garapen Iraunkorreko Helburuekin bat eginez. Proiektu hau energia-iturri berriztagarrien bidezko autokontsumoari eta biltegiratzeari lotutako pizgarrien programaren barruan dago, baita bizitegi-sektorean sistema termiko berriztagarriak ezartzeari ere, Berreskurapen, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren esparruan, Next GenerationEU Europar Batasunaren diru laguntzarekin.
Eguzki panel instalazioak energia garbia eta berriztagarria sortzeko aukera emango dio Euskalduna Bilbaori, eta, horrela, ohiko energia kontsumoa murrizten eta eraikinaren eraginkortasuna hobetzen lagunduko du. Neurri hau Biltzar eta Musikaren Jauregiak etorkizunari begira jarraitzen duen estrategiaren barruan dago, energia-kostuak murrizteko eta jasangarritasunaren arloan erreferente gisa kokatzeko.