eu es

Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

We strongly recommend any of the search engines listed here under for optimum web site visualization: Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11. Thank you very much.

EUSKALDUNA BILBAO CSCAE-REN ARKITEKTURA SARIEN FINALISTA

Bilbo, 2022ko ekainak 24

CSCAE-k arkitektura sarien lehen edizioko 21 obra finalisten zerrenda argitaratu du eta hauen artean, Euskalduna Bilbao-ren hautagaitza ageri da. Guztira, 650 proiektuk hartu dute parte gizarte bidezkoagoa eta berdintsuagoa sortzen laguntzen duten ekarpen arkitektonikoen hautapen entzutetsu honetan.

Euskalduna Bilbao-ri diseinu arkitektoniko berezi bat baloratzen zaio, tipologia bat asmatzen duena: kongresu jarduerak (espazio espezifikoak eskatzen dituztenak, erakusketa zabaletarako atarteak, aldakortasun handikoak eta mintegietako edo biltzarretako topaketetan parte hartzen dutenen artean alde handiak dituztenak, ekitaldietan leku batzuetatik besteetara mugimendu handiak egiten dituztenak) eta musika-programak, kontrako egitura espaziala eta denborazkoa izan arren, biak bateratzen dituena. Jardueren aldakortasun hori proiektu bihurtu da eta, azkenean, bere funtzionamenduaren oinarri bilakatu da.

Arkitektura sarietan parte hartu duten 650 lanek, hiru aditu-batzorderengatik ebaluatuak izan dira eta beren lan-eremu bakoitzean egindako lanak aztertu dituzte. Hautapenaren lehen fase hori, Arkitektoen Elkargo Ofizialetan egin zen. Ondoren,

batzordeek sarien epaimahaiarentzat loteslea ez den txosten bat idatzi zuten. Txosten hori 21 finalistak hautatzeaz arduratu da eta saritutako lanak ere berak aukeratuko ditu. Arkitektura garaikurrak sari banaketa-ekitaldian emango dira ezagutzera, uztailaren 13an.

Informazio gehiago, hurrengo estekan: premiosarquitectura.org