Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara
We strongly recommend any of the search engines listed here under for optimum web site visualization: Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11. Thank you very much.
Bilboko Biltzar eta Musika Jauregiak jatorri bilbotarra duen LETSGO ekoiztetxearekin batera bertako ikuskizun bat ekoitziko du, gabonetan Bizkaiko hiriburuko izarra izateko helburuarekin
Gaur irekiko da lurraldeko aktore zerrenda eta talde artistikoa biltzeko entzunaldietan izena emateko epea, baita ere sarrerak aurresalmentan eskuratu ahal izateko itxarote-zerrenda
Castinga ekainaren 10ean hasiko da Euskalduna Bilbaon
Euskalduna Bilbaok Iñaki eta Gorka Fernández Bilboko anaiak buru dituen LETSGO ekoiztetxearekin batera eta Really Useful Things-en lizentziapean, 'Mago de Oz' ikuskizuna ekoitziko du, 2025eko Gabonetan Bilbora iritsiko dena.
Gaur iragarri da garai guztietako musikal maitatuenetako honen bertsio berriren aktore eta talde artistiko perfektua aurkitzeko entzunaldien deialdia. Oraingoan, gainera, bertakoa izateko helburuarekin jaio da. Hautagaiek ekainaren 2a arte eman dezakete izena esteka honetan.
Publiko El Mago de Oz ikuskizunaz gozatzeko aukera izango du abenduaren 23tik urtarrilaren 6ra Euskalduna Bilbaon. Euskalduna Bilbaok eta LETSGOk gaur jarri dute martxan itxaron-zerrenda (https://www.elmagodeozelmusical.com/eu) eta lehenengo izena ematen duten pertsonek sarrerak aurre-salmentan eskuratzeko aukera izango dute. Musikalaren salmenta eta aurre-salmenta laster iragarriko dira, eta ikus-entzuleek aukera izango dute Oscar saridun film ospetsuaren kantu ikonikoenez gozatzeko, hala nola 'Over The Rainbow' edo 'Follow the yellow brick road', baita Tim Rice eta Andrew Lloyd Webberrek konposatutako beste abesti batzuez ere. El Mago de Oz Euskalduna Bilbaon esperientzia ahaztezina izango da familia osoarentzat datozen gabonetan.