Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara
We strongly recommend any of the search engines listed here under for optimum web site visualization: Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11. Thank you very much.
Euskalduna Bilbao erreferentziazko enpresa da erakunde osasungarri gisa; izan ere, azken ekitaldietan aldaketa kultural bat egin du langileen osasunaren prebentziorantz, modu jasangarrian, haien produktibitatea eta lehiakortasuna handitzen lagunduz. Horren froga da orain dela gutxi Enpresa Osasungarriaren Eredua, Healthy Workplace Model, eta AENORrek ematen duen Ziurtapen Erregelamendu Partikularra berritu dituela.
Bilbon, 2021eko urriaren 22an
Orain dela gutxi Enpresa osasungarriaren ziurtagiria berritu duenez, Euskalduna Bilbao da antolaketa osasungarriaren kudeaketa-ziurtagiria berretsi duen (2019an lortu zuen) Estatuko lehen Kongresu Jauregia eta Musika Auditoriuma. Izan ere, Euskaldunak, langileen osasuna, segurtasuna, ongizatea eta lan-giroaren jasangarritasuna sustatu eta babesteko baldintzak betetzen dituen Enpresa Osasungarriaren Kudeaketa Sistema ezarri du azken urteotan, etengabeko hobekuntzaren aldeko apustua eginez. Horrela, Euskalduna bere langileen osasunaren eta segurtasunaren sustatzailetzat hartzen da, bere eremu osoan.
Ziurtagiri hori langileen ongizatea, babesa, erosotasuna eta laneko egonkortasuna sustatzera dago bideratuta, pertsonen kudeaketan aurrera egiteko eta hobetzeko.
Horrela, Euskalduna Bilbaoren kudeaketa sistema, laneko arrisku eta osasunaren sustapen politikaren barruan dagoen eredu horri esker, nabarmen hobetu da langile guztien osasunaren, segurtasunaren eta ongizatearen kudeaketa, modu jasangarrian, haien produktibitatea eta lehiakortasuna handitzen lagunduz.
Helburu argia duen prozesua
Lan-baldintzetan eragina duten arrisku-faktoreak identifikatu ostean, Euskalduna Bilbaok ahalegin handia egin du faktore horiek kontrolatzeko, eta, hala badagokio, horiek desagerrarazten edo murrizten saiatzeko.
-Ingurumen-faktoreak (agente kimikoak, fisikoak, biologikoak, ergonomikoak, etab.).
-Psikosoziala (kultura instituzionala, aginte- eta kontrol-estiloa, kontziliazioa, ordutegien eta atsedenaldien betetzea, etab.).
-Osasun-baliabideak (jarduera fisikorik eza, elikadura desegokia, substantzia kaltegarrien kontsumoa, osasun mentala, zahartzea, arazo zerbikalak, etab.).
-Komunitatean parte hartzea (langileen familiak, ezagutzak komunitatera eramatea, ingurumen-alderdiak, etab.).
Euskalduna Bilbaok egin duen eta langileen ongizatea eta garapen indibiduala sustatzeko konpromisoarengatik Aenorrek aintzatetsi duen lan horri esker, lan-baldintzak eta antolamendua hobetu egin dira.