eu es

Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

We strongly recommend any of the search engines listed here under for optimum web site visualization: Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11. Thank you very much.

EUSKALDUNA BILBAOK HARTUKO DITU 2026KO EUROPEAN MUSEUM OF THE YEAR AWARDS (EMYA) SARIAK ETA JARDUNALDIAK

2026ko ekainaren 10etik 14ra, Euskalduna Bilbao izango da Europako museologia eszenaren erdigune. Biltzar eta Musika Jauregian ospatuko dira European Museum of the Year Awards (EMYA) sarien banaketa eta kongresua, European Museum Forum-ek antolatuta.

Bilbok Europako museo-eszenako ekitaldirik prestigiotsuena hartuko du datorren urtean. Hiru eguneko kongresua izango da museoen sektoreko profesionalentzat eta kultur eragileentzat. Ondoren, sari banaketaren gala egingo da, eta hainbat kultura-ekintza osagarri ere antolatuko dira hirian.

Leixuri Arrizabalaga, Euskara, Kultura eta Kirol Saileko foru diputatua, pozik agertu da albistearekin: "Nazioarteko kultur ekitaldi garrantzitsu bat hartuko dugu gure hirian, aukera paregabea da gure museoak ezagutzera emateko, nazioarteko harremanak sendotzeko eta ezagutza trukerako".

EMYA sariak

1977an Europako Kontseiluak sortuta, European Museum of the Year Awards sariak museoen bikaintasuna eta berrikuntza aitortzen dituzte. Azken bi urteetan ireki edo berritu diren museoei zuzenduta daude, ikus-entzuleen esperientzia, hezkuntza estrategiak eta gizarte-erantzukizun berritzailea nabarmentzen dituzten proiektuak saritzeko helburuarekin.