eu es

Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

We strongly recommend any of the search engines listed here under for optimum web site visualization: Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11. Thank you very much.

ENEKO ATXAK PERTSONA AZPIMARRAGARRIENARI EMATEN AION 2018KO GASTRONOMIA SARI NAZIONALA JASO DU

Euskalduna Jauregian dagoen Eneko Bilbao jatetxeko sukaldaria den Eneko Atxak, Pertsona azpimarragarrienari ematen zaion 2018ko Gastronomia Sari Nazionala jaso du; gastronomiaren bitartez gizarte iraunkorragoa, osasungarriagoa eta zuzenagoa sustatzeko egin dituen ahaleginak aintzatesten dituen saria da. Ahalegin horiek, helburu horrekin iraunkortasuna, osasuna eta gizarte konpromisoa ezinbesteko tresna gisa batzen dituen JAKI(N) egitasmoan gauzatu dira.

Gogorarazi behar da sukaldariak Sukalde Buru Onenaren Gastronomia Sari Nazionala lortu zuela 2015ean, eta 5 Michelin izar dituela, horietako bat Euskalduna Jauregian dagoen Eneko Bilbao jatetxeari dagokiona. Ateak ireki eta hilabete gutxira lortu zuen izarra.