Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara
We strongly recommend any of the search engines listed here under for optimum web site visualization: Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11. Thank you very much.
Euskalduna Bilbao eta LETSGOren arteko ‘El Mago de Oz’ ekoizpena hurrengo Gabonetan egingo den estreinaldi handira begira aktore-taldea osatzen ari da. Biltzar eta Musika Jauregiko Auditoriumeko eszenatokira igotzeko aukera oso erakargarria izan da: ia 500 artistak parte hartu dute entsegu-gelan egindako entzunaldietan, lan honetako pertsonaia eta izaki bitxiei bizia emateko helburuarekin. Epaimahaia Iñigo Iturrate (Euskalduna Bilbaoko zuzendari nagusia), Silvia Montesinos (casting zuzendaria) eta Julio Awad-ek (zuzendari musikala) osatu dute lehen fase honetako aurre-hautaketan, eta hortik aterako dira uztaileko lehen hamabostaldian egingo diren azken entzunaldi fasean parte hartuko dutenak.
Casting-a oso arrakastatsua izan da. Euskalduna Bilbaok bere helburua bete du, eta bertako artistek eszenatokian duten talentua erakusteko aukera izan dute. Ia 500 pertsona aurkeztu ziren ‘El Mago de Oz’ musikalaren aktore-taldea osatzeko, horien artean euskal lurraldeko artista ugari, baita penintsulako hainbat tokitatik etorritako jendea ere. Bost eguneko iraupena izan duten audizio hauetan Dorothy eta Txorimaloarena izan dira gehien eskatutako rolak.
SARRERAK SALGAI
‘El Mago de Oz’ musikala Euskalduna Bilbaoko Auditoriumean izango da abenduaren 23tik urtarrilaren 6ra, eta sarrerak gaurtik aurrera salgai daude webgune honetan: www.euskalduna.eus.