eu es

Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

We strongly recommend any of the search engines listed here under for optimum web site visualization: Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11. Thank you very much.

DAKRIS, MAGO IKUSEZINA, EUSKALDUNARA ITZULIKO DA GABONETAN, “STARMAN” IKUSKIZUN BERRIAREKIN

Txarteldegian arrakasta gehien duen magoa hirugarren urtez jarraian itzuliko da, urtarrilaren 11n eta 12an; bi saio baino ez

 David Bowie Pop rock izarrean inspiratutako ikuskizuna aurkeztuko du, ikus-entzuleek argiaren abiaduran goza dezaten magiaz

 

Bilbon, 2019ko urriaren 24an

Mago ikusezina ezizenez ezaguna den Darkis, Euskalduna Jauregira etorriko da 2020ko urtarrilaren 11n eta 12an “StarMan” show berria taularatzeko. Magia, desagerpenak eta ezinezko teletransportazioak uztartuko dituzten bi saio baino ez dira izango. Urtarrilaren 11n 19:30ean, eta urtarrilaren 12an 17:00etan.

2017 eta 2018ko Gabonetan arrakasta izan ondoren, Magiako Lehen Sari Nazionala jaso eta Urteko Mago izendatu zuten ilusionista Euskaldunara itzuliko da, David Bowie denboraz gaindiko mito futuristan oinarritutako ikuskizunarekin.

Aurreko bi urteetan sarrerak agortu ondoren, Dakrisek bi emanaldi eskainiko ditu (urtarrilaren 11n, 19:30ean, eta urtarrilaren 12an, 17:00etan), Euskaldunako ikus-entzuleekin magia, umorea eta helduak eta umeak hunkitzeko moduko efektuak batzen dituen ikuskizun paregabea partekatzeko.

Sarrerak eskuratu daitezke jadanik www.euskalduna.eus helbidean eta ohiko beste kanal batzuetan. Prezioa: 27 euro, kudeaketa gastuak barne.

 

Ibilbidea

Ez da ikusezin bihurtzeagatik bakarrik ezaguna. Bartzelonan Familia Santuaren dorre bat desagerrarazi eta jendetzaren erdian ume bihurtzea lortu zuen Dakrisek. David Copperfieldetik inork ez zuen ikuskizun hori errepikatzerik lortu. Emanaldiak 6 milioi erreprodukzio baino gehiago izan zituen sare sozialetan.

Ilusionista gazteak arrakasta handiak lortu ditu bere ibilbidean: Urteko Magoa Madrilgo Frakson Memorialean, Hirugarren Saria Almussafeseko Nazioarteko Magia Kongresuan, Kordobako Hirugarren Cabra Cadabra Saria, Espainiako Txapelduna Guadalajarako Kongresu Magiko Nazionalean, Lehen Saria Cadizeko Kongresu Magiko Nazionalean eta Italiako Prize Nuove Proposte Master of Magic.

 

Horrez gain, bere ibilbidean arrakasta handia lortu zuen El Hormiguero saioko sortzaile gisa eta Discovery Max katean ikusi ziren Pop Magoaren programetan, bere trebeziekin zenbait pertsonaia famatu aho zabalik utziz, David Bustamante, Ricky Rubio, Alaska eta Mario, Sergio Dalma, Mireia Belmonte, Roca anaiak, Jordi Cruz eta Jorge Lorenzo, besteak beste.