eu es

Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

We strongly recommend any of the search engines listed here under for optimum web site visualization: Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11. Thank you very much.

HEMEN DA EUSKALDUNA BILBAO-REN UDAKO AIRE ZABALEKO KONTZERTU ZIKLOA

UZTAILAK 7, OSTIRALA: RÚLA

Euskalduna Bilbaok Itsaso Txikian eszenatoki gisa erabiltzen duen plataforma instalatu du berriro. Terpsikore, Daliren Dantzaren Musaren ondoan kokatzen da itsasadarreko uraren gainean flotatzen duen egitura hau. Rúla laukoteak eta bere folk musikak irekiko dute Bilboko Batzar eta Musika Jauregiaren kanpoaldean ospatuko den udako kontzertu ziklo hau. Nortasun irlandar nabarmena duen Ezkerraldeko taldeak, errepertorio tradizionaleko abestiak, bertsioak ete konposizio propioak joko ditu urmaelean.

Rúla laukotea Duncan Bennet (abeslaria, gitarrista eta konpositorea), Beltza Aveleira (baxu elektrikoa), Markel Elorza (harmonika eta mandolina) eta Iker Lope de Bergarak (flautak, whistleak eta albokak) osatzen dute. Kontzertua uztailaren 7an, ostirala, izango da 19:00etatik aurrera eta sarrera librea izango da.

UZTAILAK 9, IGANDEA: GARRY

Udako kontzertuak ROOF Euskalduna Terrazan, Bilboko Kongresu eta Musika Jauregiaren zazpigarren solairuan. Zuzeneko eta aire zabaleko musika igande honetan, uztailak 9, 13:00etatik 14:00etara, oraingo honetan Garry-ren emanaldiarekin.

Triple Zero Band taldeko abeslari eta gitarrista izango da ROOF Euskalduna Terrazan aire zabalean egingo diren kanpoaldeko emanaldien zikloari hasiera emango diona, terraza paregabe honetan eta 360º-ko panoramikarekin. Artista bilbotarrak Rock, Blues, Soul eta Country abestiz betetako errepertorioa jorratuko du formatu akustikoan eta bere kutsu pertsonala emanez.