eu es en

Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

We strongly recommend any of the search engines listed here under for optimum web site visualization: Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11. Thank you very much.

XIV. Hezkuntza Ikerketako buruzko Diziplina Anitzeko Nazioarteko Kongresua

Uztaila 2- 3

Biltzar eta batzarren informazioa

CIMIEk, Hezkuntza Ikerketari buruzko Diziplina Anitzeko Nazioarteko Kongresuak, 400 ikertzaile inguru biltzen ditu urtero 2012az geroztik. Ikertzaile
horiek hezkuntzako edo hezkuntzarako interesgarriak diren zientzia-ikasketak egiten dituzte. Gero aldizkari zientifiko indexatuetan argitaratzea lortzen duten
komunikazio-proportzio handiena duen hezkuntza-ikerkuntzako kongresuetako bat da, kongresuan bertan sortutako eztabaidaren bikaintasuna dela eta. Iada
lehen urteetan, kongresu aitzindaria izan zen Europako ikerketa zientifikoari inpaktu sozialaren eta ko-kreazioaren irizpideak ematen.

Aurten, bere 14. edizioan, Keynote Speaker bezala kontatzen dugu Stefaan Hermans-ekin, DG Education, Culture, Youth and Sport, European Commission
erakundearen Polysis Analysis and Evaluation zuzendaria. Hain maila handiko eta arlo honetako hizlaria aukeratzea kontsekuentea da kongresua inpaktu
zientifiko, politiko eta sozialetara bideratzearekin, hezkuntza eta gizartea hobetzen laguntzen duten ikerketa zientifikoetara.

Uztailaren 2an, osteguna, 14 jakintza-arlotako (besteak beste, Didaktika eta Eskola Antolakuntza, Gorputz Hezkuntza, Soziologia eta Ekonomia) hitzaldiak
eta komunikazioak egingo dira. Uztailaren 3an, ostirala, 11 eremutako (besteak beste, Hezkuntza Inklusiboa, Bikaintasuna Ikerketan, Generoa eta IKTak) hitzaldiak eta komunikazioak egingo dira.

Parte-hartzaileek oso positiboki baloratu dute beti kongresuko giza giroa. Sexismo, arrazismo edo errespetu faltarik gabeko giro paregabeaz gain,
komunikazio-erakusketen ondorengo interbentzioak beti laguntzen saiatzen dira. Hala, pertsona guztientzat oso eraginkorrak diren etorkizuneko sinergiak eta lankidetzak sortzen dira. Hizlari batek esandakoaren inguruan oso adostasun orokorra dago: kongresu honetan zientziaren egiak, baloreen ontasunak eta Eukalduna Jauregi apartarekin bat etorriko den edertasunak distira egiten dutela.

Zure interesekoa izan daiteke

Euskalduna Jauregiko espazioak
Espazioak ikusi