eu es en

Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

We strongly recommend any of the search engines listed here under for optimum web site visualization: Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11. Thank you very much.

XIII JORNADAS CGPJ-CSCA / CONSEJO GENERAL PODER JUDICIAL- CONSEJO SUPERIOR DE LOS COLEGIOS DE ARQUITECTOS DE ESPAÑA

2021eko azaroaren 3tik 6ra

Biltzar eta batzarren informazioa

Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren eta Espainiako Arkitektoen Elkargoen Kontseilu Gorenaren jardunaldien helburua da hausnarketa egitea arkitektoen lanbidearen inguruko legegintza-jardunaz, hirigintzaz eta ingurumenaz, lanbide-erantzukizunez eta arkitektoen peritu-lanaz.

Jardunaldi hauek bi urtez behin antolatzen dira. Lehen edizioa duela hiru hamarkada izan zen, 1989. urtean, Toledon. Espainiako Arkitekto Perituen eta Auzitegi-arkitektoen Batasunak antolatzen eta koordinatzen ditu.

Jardunaldi hauetara Espainia osoko profesionalak biltzen dira (arkitektoak, magistratuak eta abokatuak), bai eta arkitektoen elkargoen dekanoak eta Auzitegi Goreneko, beste erakunde judizial batzuetako eta botere judizialeko magistratuak ere.

Jardunaldietan aritzen direnek hiriko bazter ikusgarriak, arkitektura eta historia gozatu ahal izaten dituzte eta, gainera, jarduera paraleloak ere antolatzen dira beren arteko harremanak sustatzeko. Aurten Bilboko hirigintzaren emaitza guztiz erakargarria izango dute gozagarri eta nazioartean eragina sortu eta jakin-mina piztu duen eraldakuntza eredugarriaz hitz egin ahal izango dute.

Aurtengo jardunaldien abiaburua Espainiako gaur egungo etxebizitzen egoeraren analisi kritikoa izango da. Ondoren honako gai hauek aztertuko dira zenbait ikuspegitatik (teknikoa, juridikoa, ekonomikoa eta soziala): birgaikuntza energetikoa, energiaren azken kontsumoa eta CO2 emisioak murriztea, eta hirien birgaikuntza eta suspertzea (European Green Deal – NextGenerationEB funtsen esparruan) eta hirigintza judiziala. Gai horiek guztiek eragin handia dute gizartean eta ekonomian.

 

Zure interesekoa izan daiteke

Euskalduna Jauregiko espazioak
Espazioak ikusi