eu es en

Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

We strongly recommend any of the search engines listed here under for optimum web site visualization: Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11. Thank you very much.

HIZKUNTZEN KUDEAKETAN PRAKTIKA ONAK PARTEKATZEKO V. TOPAKETARA

Azaroak 4

Biltzar eta batzarren informazioa

Zer egiten dute beste erakundeek interes-taldeekin euskararen erabilera areagotzeko?

Nola sentsibilizatu eta prestatu dezakegu gure erakundera iristen den talentu berria?

Nola neurtu dezakegu hizkuntzen alorrean hartutako erabakien eragina?

Dakizun bezala, hizkuntzak modu eraginkorrean erabili eta kudeatu nahi ditugun erakundeok hizkuntzen kudeaketa praktiken bilatzailea dugu, beste erakundeen jardunbide onak ikusteko eta gurean aplikatzeko. Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak diruz lagundutako proiektu honi esker, hainbat sektoretako 180 praktika identifikatu eta erakunde guztien esku jarri dira.

Orain, Hizkuntzen kudeaketan praktika onak partekatzeko V. Topaketara gonbidatu nahi zaitugu, lau erakunde aurreratuen esperientziak bertatik bertara entzuteko. Erantsita doa programa, baina azpian duzu informazioa:

Data: Azaroak 4, asteartea (9:30-11:30) Saioa amaitzerakoan, elkarrekin hamaiketakoa egiteko aukera izango dugu.

Tokia: Bilboko Euskalduna Jauregia (5H gelan). Interneten bidez jarraitzeko aukera ere egongo da.

Izena emateko: hemen sakatu

Formularioa betetzerakoan, aurrez aurre edo interneten bidez jarraituko duzun adierazi. Saioa euskaraz izango da, baina gaztelaniaz jarraitzeko aukera izango da, aldibereko itzulpen zerbitzuaren bitartez.

Egitaraua:

9:30-9:45 EKITALDIAREN HASIERA

Aitor Aldasoro. Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordea

9:45-10:15 HIZKUNTZEN KUDEAKETA AURRERATUA

Galder Lasuen. Euskalit

10:15-11:15 HIZKUNTZEN KUDEAKETAN PRAKTIKA ONAK

  • Gipuzkoako Hezkuntza Ordezkaritza (Eusko Jaurlaritza)

Etengabeko hobekuntzan oinarritutako euskara planak garatzeko prozedura

 

  • Mutualia

Komunikazio eta asistentzia zirkuitua eta euskararen ezagutzatik trebakuntzara

 

  • Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESI Osakidetza

Egoiliar berrien harrera integrala: langile egoiliarrak euskararen inguruan sentsibilizatzeko eta oinarrizko prestakuntza emateko zirkuitu integrala

 

  • Fagor Electronica

Hizkuntza irizpideen neurketa egiteko sistematika

11:30 SAIOAREN AMAIERA ETA HAMAIKETAKOA

Espero dugu zure intereseko saioa izatea. Ekitaldi hau zure inguruko pertsonaren batentzako interesgarria izan daitekeela baderitzozu, mezu hau birbidali mesedez.

Adeitasunez,

Zure interesekoa izan daiteke

Euskalduna Jauregiko espazioak
Espazioak ikusi