eu es en

Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

We strongly recommend any of the search engines listed here under for optimum web site visualization: Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11. Thank you very much.

Universo invisible. Un viaje en el tiempo a través de la luz - Liburuaren Aurkezpena

Azaroak 17

Biltzar eta batzarren informazioa

Datorren azaroaren 17an, 19:00etan, Euskalduna Bilbaon El Universo invisible. Un viaje en el tiempo a través de la luz liburua aurkeztuko da, Matías Alonso astroargazkilari eta zientzia-dibulgatzailearen lana.

Ekitaldia Pedro Luis Uriartek, liburuaren hitzaurrearen egileak, emango dituen ongietorri-hitzekin hasiko da.

Ondoren, Matías Alonsok bere lana aurkeztuko du eta unibertsoan zeharreko bidaia bisual bat proposatuko die bertaratutakoei, bere behatoki astronomikoetatik ateratako zeru sakoneko irudi ikusgarrien aukeraketa baten bidez.

Aurkezpenean, argazki horien atzean dauden istorioetako batzuk partekatuko ditu, milaka edo milioika argi-urtera dauden objektuen irudiak nola lortzen diren azalduko du, eta astroargazkigintzak gure begientzat ikusezina den unibertsoa ezagutzeko aukera nola ematen digun erakutsiko du.

Topaketak zientzia, teknologia, argazkigintza eta dibulgazioa uztartuko ditu, kosmosaren edertasuna eta misterioak modu bisual eta ulergarrian publikoari hurbiltzeko.

Ekitaldiaren amaieran, koktel bat eskainiko zaie bertaratutakoei.

*150 lagunentzako lekua beteta dago jada.

Zure interesekoa izan daiteke

Euskalduna Jauregiko espazioak
Espazioak ikusi