Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara
We strongly recommend any of the search engines listed here under for optimum web site visualization: Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11. Thank you very much.
2026ko maiatzaren 15ean, ostirala, Euskalduna Jauregiak Technarte arte digitaleko urteko konferentziaren edizio berezi bat hartuko du, bere 20. urteurrena ospatzeko. 2006az geroztik, nazioarteko biltzar honek mundu osoko artistak, diseinatzaileak eta ikertzaileak biltzen ditu Bilbon, artearen eta teknologiaren arteko harremanari buruzko ikuspegia partekatzeko ingurune hurbil, sortzaile eta inspiratzaile batean.
Technarteren edizio berri honetan Adam Wadey, Akane Hiraoka edo Aleksandra Przybysz bezalako nazioarteko artistek hartuko dute parte; sormena eta teknologia ikuspegi berritzaile batetik uztartzen dituzten proiektu abangoardistak aurkeztuko dituzte sortzaile horiek guztiek.
Teknologiari lotutako artearen azken joerak ezagutzeko aukera paregabea da Technarte: arte sortzailetik eta datuen artetik hasi eta Adimen Artifizialera, errealitate birtualera edo kode bidezko arteraino. Hitzaldiez gain, ekitaldiak Technarte LIVE emanaldiak, topaguneak eta networking saioak biltzen ditu, jardunaldia esperientzia inspiratzaile bihurtuz ikasleentzat, profesionalentzat eta arte digitalaren bilakaera interesgarrian interesa duen edonorentzat.