eu es en

Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

We strongly recommend any of the search engines listed here under for optimum web site visualization: Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11. Thank you very much.

SOILUZIOAK 2023

Urriak 10 eta 11

Biltzar eta batzarren informazioa

Urriaren 10ean eta 11n Euskadiko Lurzorua Babesteko Euskadi SOILUZIOAK 2023 Biltzarra egingo da Euskalduna Bilbaon. Bertan, 300 aditu inguru bilduko dira baliabide hori ikuspuntu guztietatik babesteko beharra mahai gainean jartzeko.

Biltzarra Eusko Jaurlaritzak sustatu du, Ihobe Ingurumen kudeaketarako sozietate publikoaren eta Sprilur Euskadiko lurzoru industriala kudeatzeko sozietate publikoaren bitartez, eta lurzoruaren babesaren erronkei buruz hausnartzera gonbidatuko du, ikuspegi desberdinetatik, eta irizpide bat ematea eta jardunbide egokiak erakustea bilatuko du, bai eskualde-mailakoak, bai Europa-mailakoak.

Gainera, Euskadiko administrazioek eta beste eragile batzuek arlo horretan egindako lana azalduko du; Eusko Jaurlaritzak Lurzorua babesteko 2030eko estrategia hedatzeko duen konpromisoa erakutsiko du; eta Euskadi lurzoruaren kudeaketaren abangoardian erreferente gisa kokatzen saiatuko da. Izan ere, euskal estrategia aitzindaria da Europan, ikuspegi integrala duelako.

Lurzorua bere alderdi guztietatik kontuan hartuko duen babesaren bidean aurrera egiteko, SOILUZIOAK 2023 programak administrazio publiko guztien eta inplikatutako enpresa guztien ahaleginak bateratzea bilatuko du, bai eta ingurune hori babesteko ikertzen, ezagutza sortzen edo neurriak aplikatzen dituzten profesionalenak eta, oro har, herritarrenak ere, ikuspegi bakar batekin: lurzoruak 2050. urterako modu jasangarria kudeatu daitezela, horrela, epe luzera ingurune horren osasuna eta funtzioak bermatzeko, etorkizuneko belaunaldiek goza ditzaten.

Foku horrekin, SOILUZIOAK 2023 programak hitzaldi inspiratzaileak, balio tekniko handiko hitzaldiak eta lan-saio paraleloak eskainiko ditu, eztabaida eta arrakasta kasuekin. Halaber, tailerrak, esperientziak eta bisitak egingo dira tokian bertan, lotura komuna duten hainbat proiektu bertatik bertara ezagutzeko: lurzorua eta haren kudeaketa jasangarria.

Zure interesekoa izan daiteke

Euskalduna Jauregiko espazioak
Espazioak ikusi