Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara
We strongly recommend any of the search engines listed here under for optimum web site visualization: Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11. Thank you very much.
Datorren otsailaren 24an, Bizkaiko Psikologia Elkargoak Psikologiaren Eguna ospatuko du, gure ongizate emozionalaren orainari eta etorkizunari buruz hausnartzeko funtsezko ekitaldi batekin.
“Osasun mentala ala ondoezaren industria: sufrimenduaren atzean dagoen negozioa” izenburupean, merkantilizazioak, terapia “espres” delakoek, farmakologiak eta teknologia berriek arreta psikologikoa nola berridazten (eta, batzuetan, arriskuan jartzen) ari diren aztertuko dugu.
Eztabaida zintzo eta sakon honetarako, aditu handien ahotsak izango ditugu gurean: Marino Pérez Álvarez, Aníbal Astobiza, Cristina Botella eta Iñigo Ochoa de Alda. Saioa Aloña Velasco kazetariak moderatuko du.