Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara
We strongly recommend any of the search engines listed here under for optimum web site visualization: Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11. Thank you very much.
Kiribil Sareak, Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean, Safe & Proud proiektu europarraren amaierako nazioarteko topaketa antolatu du. Proiektuaren helburua LGTBIQ+ gazteentzako espazio seguruak, inklusiboak eta diskriminaziorik gabekoak sustatzea da.
Jardunaldiak Europako erakunde bazkideak eta gazteriaren arloko eragileak bilduko ditu, proiektuaren emaitzak partekatzeko eta LGTBIQ+ Espazio Seguruen Gida aurkezteko. Gida hori gazteekin lan egiten duten erakunde, profesional, hezkuntza-eragile eta instituzioei zuzendutako tresna praktikoa da.
Topaketaren irekieran Eusko Jaurlaritzako Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Sailak parte hartuko du. Horrez gain, mahai-inguru bat egingo da LGTBIQ+ erakundeekin, gazte erreferenteekin eta beste eragile batzuekin. Esperientziak partekatzeko, erronkei buruz hausnartzeko eta Euskadin, Estatuko gainerako lurraldeetan eta Europan lankidetza-sareak sendotzeko gunea izango da.
Data: 2026ko azaroaren 19a
Ordutegia: 10:00–13:30
Lekua: Euskalduna Bilbao · 5H Terraza aretoa · Bilbo