Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara
We strongly recommend any of the search engines listed here under for optimum web site visualization: Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11. Thank you very much.
Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak eta Aclimak ‘Retos en la gestión del agua’ biltzarra egingo dute Euskalduna Bilbaoko 0D Aretoan. Jardunaldi honetan sektoreko espezialista eta lider nagusiak bilduko dira, premiazko erronkei heltzeko eta uraren erabileraren etorkizuna zehaztuko duten irtenbide berritzaileak aztertzeko. Hondakin-uren tratamendua da topaketa honetan jorratuko den gai nagusietako bat. Honek garrantzia handia du EBeko zuzentarau berriekin, ingurumenera isuritako kutsadura-karga murriztea eta uraren gobernantza hobetzea bilatzen baitituzte, Europako Itun Berdearen ildotik.
Topaketaren egitarauak honako gai hauek ere jorratuko ditu: horniduraren eta saneamenduaren kudeaketa, klima-aldaketaren eragina, ekonomia zirkularra eta uraren kudeaketan liderrak diren erakundeen digitalizazioa. Jardunaldiaren beste mintzagai nabarmenetako bat uraren kudeaketari buruzko bi mahai-inguru izango dira, hainbat arro hidrografikotan, klima, ingurumen, gizarte eta ekonomia egoerei aurre egiteko. Era berean, Euskadiko proiektu aipagarriak aurkeztuko dira, berrikuntzaren eta jasangarritasunaren adibide gisa.