Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara
We strongly recommend any of the search engines listed here under for optimum web site visualization: Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11. Thank you very much.
Proiektuen kargaren eta ontziratu gabeko kargaren industria Euskalduna Bilbaon bilduko da irailaren 17 eta 18an sektorearen orainari eta etorkizunari eta networking-aukerei buruzko eduki garrantzitsuz betetako bi jardunalditan. Kongresuaren edizio honek portuetako garapen eolikoak eta horietatik datorren energia berriztagarria, logistikako megaproiektuak eta neurrira egindako ekipoen diseinua izango ditu ardatz.
Project Cargo Summit erreferentziazko kongresua da kargatzaileentzat, zerbitzu logistikoen hornitzaileentzat, ontzigileentzat, karga-korridoreentzat, portuentzat eta zerbitzu-hornitzaileentzat. Hitzaldien zerrendan honako hauek daude, besteak beste: Majorie Van Leijen, Project Cargo Journal egunkariaren editorea; Adima Ormaetxe, Bilboko Portuko Operazio, Merkataritza, Logistika eta Estrategia zuzendaria; Didier Domens, Bordeleko Itsas Portu Handiko Garapen, Logistika eta Industria arduraduna; Elisabeth Cosmatos, The Cosmatos Group of Companieseko CEOa eta The Heavy Lift Groupeko presidentea; eta Christophe Chabert, BrestPorteko CEOa.