Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara
We strongly recommend any of the search engines listed here under for optimum web site visualization: Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11. Thank you very much.
Euskalduna Bilbaok POSIDON PCP (kontratazio publiko aurrekomertziala) proiektu europarraren Azken Konferentzia hartuko du. Jardunaldiak PCP honen balantzea egin eta esperientzia errepasatzeko balioko du. Izan ere, PCPk irtenbide berritzaileak eman ditu, Europa lurzoruen deskontaminazioan nazioarteko lidergoan jartzen dutenak.
Ekitaldia birtualki ere jarrai daiteke, eta 16:00etan hasiko da. Nora Abete García, Bilboko Udaleko Mugikortasun eta Jasangarritasun zinegotzia, eta Alexander Boto, Ihoberen Zuzendari Nagusia, izango dira bertaratutakoei ongietorria emateko arduradunak. Jardunaldi honek balantzea egiteko, proiektuaren emaitzak errepasatzeko eta Europako lurzoruen erremediatzean I+G+B kontratazio publikoaren etorkizunari buruz hausnartzeko balio du.