eu es en

Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

We strongly recommend any of the search engines listed here under for optimum web site visualization: Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11. Thank you very much.

OPEN BIO'2025

Urriak 4

Biltzar eta batzarren informazioa

OPEN, Bilboko arkitekturen jaialdia

OPEN jaialdia Bilboko arkitekturen ospakizuna da, hiriko eraikin eta gune adierazgarrienak ezagutzeko aukera eskaintzen duena. Urtero, udazkeneko zazpi egunetan, programak Bilboko ondare arkitektonikoaren bidez hiriaren arkitektura ezagutzeko gonbita egiten du, eta arkitektura ulertu eta egiteko modu berriak agerian jartzen ditu.

OPEN Bio urriaren 4an itzuliko da Euskalduna Bilbora, programa zabal eta askotariko batekin, hiritarrak beren hiriko arkitektura eta hirigintzan aktiboki parte hartzera gonbidatuz. 2024an hasitako planteamenduari jarraikiz, eta jakitun gaur egungo jardun arkitektonikoa inoiz baino anitzagoa dela —nahiz eta iruditeria kolektiboan oraindik ere eredu unitario eta ikoniko bat nagusi izan—, OPEN programak begirada hori zabaltzea du xede, bestelako arkitekturak erakutsiz.

OPEN ASTEA

Helburua da programa honek gure inguruko arkitektura anitzak jorratzeko formatu eta ikuspegi desberdinak esploratzeko tresna gisa jardutea.

Hiriaren balio arkitektoniko handiko espazioetara egindako bisitek garrantzi berezia izaten jarraituko duten arren, aurreko edizioan bezala, bederatzigarren edizio honek ekimen berriekin aberastuko du jaialdia, arkitektura ulertu, bizi eta praktikatze modu ezberdinen inguruko ezagutza-bideak zabaltzeko asmoz.

Zure interesekoa izan daiteke

Euskalduna Jauregiko espazioak
Espazioak ikusi