eu es en

Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

We strongly recommend any of the search engines listed here under for optimum web site visualization: Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11. Thank you very much.

NAUKAS BILBAO 2026

Irailak 18 - 20

Biltzar eta batzarren informazioa

Naukas Bilbaoren 2026ko edizioa mugarri izango da proiektuaren ibilbidean. Hamabost urte baino gehiagoren ondoren, estatuko dibulgazio zientifikoko ekitaldi garrantzitsuenak historian zehar egin duen berrikuntzarik handiena egingo du.

Helburua ondorengoa izango da: egituratuagoa, publiko desberdinetara egokitua den eta zientzian puri-purian dauden gaietan sakontzeko aukera emango duen programa eskaintzea, Naukas Bilbaok berea duen dibulgazio estilo gertukoa, atsegina eta bizia galdu gabe.

Aldaketa hau iaz, 15. urteurrenean aurreratu zen; Naukas dibulgazio plataformak eta EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak, ekitaldiaren antolatzaileak direnak, elkarrekin egindako hausnarketaren emaitza da. Aurtengo edizioa irailaren 18tik 20ra egingo da, Bilbo Zientzia Plaza 2026 dibulgazio zientifikoko jaialdiaren barruan.

Aipatutako berrikuntza nagusiak lau ardatz nagusitan oinarritzen dira: egitarauaren antolaketa berrian, hitzaldien formatu berrituan, ildo nagusi tematiko baten eransketan eta jardueretan euskararen presentzia areagotzean.

Aurtengo edizioa, irailaren 18an, ostiral goizean egongo dena, Naukas Gazte ekitaldiarekin hasiko da. DBHko eta Batxilergoko ikasleei zuzendutako saioak hamabost minutuko zortzi hizaldi zientifiko labur eskainiko ditu, haien ezagutza-mailara egokituta egongo direnak. Lehen aldiz, egitarauak euskarazko eta gaztelaniazko hitzaldiak uztartuko ditu.

Irailaren 19an, larunbatean, Naukas Bilbao Hastapenak egingo da. Publiko orokorrari zuzendutako jardunaldiak dozena bat hitzaldi eta ikuskizun baino gehiago bilduko ditu, gidari izango duen ildo nagusi beraren inguruan: historiako hastapen handiak.

Edizioa irailarean 20an, igande goizean, amaituko da Naukas Kidsekin. Haurrentzako proposamenak hiru ikuskizun eskainiko ditu. Jardunaldiari amaiera emango dio Euskalduna Bilbaon zuzenean eskainiko den EITBko Makusi plataformako “Zientzia Piztia” saioak. Esperimentu zientifikoetan oinarritutako ikuskizun honen helburua da zientzia etxeko txikienei modu atseginean gerturatzea. Makusi plataforman bezala, ekimena Arnaitz Fernández fisikari eta meteorologoak aurkeztuko du.

Zure interesekoa izan daiteke

Euskalduna Jauregiko espazioak
Espazioak ikusi