eu es en

Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

We strongly recommend any of the search engines listed here under for optimum web site visualization: Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11. Thank you very much.

NAUKAS 2021- ZIENTZIA, ESZEPTIZISMOA ETA UMOREA

2021eko irailaren 23tik 26ra

Biltzar eta batzarren informazioa

Irailaren 23tik 26ra, Bilbon izango da Estatuko zientzia dibulgazioko ekitaldirik handiena: Naukas Bilbao.

Publiko orori zuzendurik dagoen lau eguneko ikuskizuna da, eta zientzia, eszeptizismoa eta umorea nahasten ditu, gazte eta helduentzako jarduera espezifikoen bidez. Lau egun horietan, ezagutza zientifikoaren dibulgazioa izango da protagonista, alor hau modu erraz eta lotsagabean agerrarazteko asmoz. 2021ean, Naukas Bilbaok hamargarren edizioa egingo du Euskalduna Jauregiko Auditoriumean, eta bertan 20 minutu eta 10 minutu arteko hitzaldiak eskainiko ditu. Hitzaldi bakoitzak gai ezberdin bat jorratuko du, ikuskizunari bere ohiko dinamismoa emanez. Era berean, hizlariek hainbat gai zientifiko jorratuko dituzte, dibulgazioaren arloko hainbat elementu erabiliz, hala nola antzerkia, zuzeneko musika edota umorea. Azken egunean, Naukasek ateak itxiko ditu ‘Big Van Ciencia’ izeneko taldeak eskainiko duen bakarrizketa zientifikoen ikuskizunarekin.

Naukas dibulgazio ekitaldi handia Bilbora itzuliko da bere hamargarren edizioa (orain bai) ospatze aldera. Edizio hau Euskalduna Jauregian izango da irailaren 23, 24, 25 eta 26an. Azken urteetan ohikoa izan denez, ekitaldiaren eskema honako hau izango da:

Osteguna 23: Naukas PRO

Ostirala 24 eta larunbata 25: Naukas Bilbao 2021

Igandea 26: Naukas KIDS

 

Zure interesekoa izan daiteke

Euskalduna Jauregiko espazioak
Espazioak ikusi