Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara
We strongly recommend any of the search engines listed here under for optimum web site visualization: Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11. Thank you very much.
Bilbao Metropoli-30 Elkarteak “Etorkizuneko Metropoliak” Nazioarteko Mintegiaren edizio berria antolatu du. Ekitaldia, martxoaren 30ean, ostegunean, 9:30etik 13:00etara izango da, Euskalduna Bilbaon. Bertan, “Stay human. Be sustainable“ izenpean, giza garapen jasangarriaren garrantzia agerian jarriko da, Euskadin egindako lana aurkeztuz eta arlo horretan sentsibilizatzen lagun dezaketen jardunbide egokiak eskain ditzaketen nazioarteko beste adibide batzuk gonbidatuz.
Aurtengo programa goi-mailako irekiera instituzional batekin hasiko da, eta Mark Drakeford Galesko Lehen Ministroak aurkeztuko du mintegia, trantsizio demografiko eta sozialaren erronkei eta aukerei buruz hitz egiteko, Eusko Jaurlaritzako Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren idazkari nagusia den Jonan Fernándezen aurretik.
Ondoren, hiru eztabaida-saio egingo dira. Horietan, Bilbao Metropoli-30eko erakunde partaideek eta nazioarteko adituek parte hartuko dute, eta elkarrekin honako gai hauekin lotutako ekimenak aztertuko dituzte: komunitate integratzaileen etorkizuna, hiri-eremuak eta jasangarritasunaren erronkak, eta metropoli bizigarrietarako hiri-plangintza.
Izena ematea: https://forms.gle/kjVbFUdRDCskmrt27
Hizkuntza: ekitaldiak aldibereko itzulpena izango du