Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara
We strongly recommend any of the search engines listed here under for optimum web site visualization: Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11. Thank you very much.
‘Encuentra tu persona vitamina’ da aurrez aurreko Mentes Expertas hitzaldien hurrengo edizioaren izenburua. Motibazioari, autoezagutzari eta lidergoari buruzko hitzaldien helburua 2010az geroztik mezu hau zabaltzea da: pertsonen jarrera eta motibazioan inbertitzea da enpresen bizi-garapenerako eta gizakiaren osotasunerako armarik onena.
Marian Rojas-Estapé izango da maiatzaren 23an, arratsaldeko 17:00etatik aurrera egingo den hitzaldiaren protagonista nagusia. Madrilgo emakumea mediku psikiatra da, Ikerketa Psikiatrikoen Espainiako Institutuan, eta lan horrekin batera Mexikoko IPADE negozio-eskolako irakasle gonbidatua. Esperientzia handia du hainbat GKEtan, fundaziotan, ikastetxetan eta ospitaletan, bai AEBetan eta baita Espainian ere. 2007az geroztik, hainbat gairi buruzko hitzaldiak ematen ditu: zoriontasuna, estresaren kudeaketa, familia, nerabezaroa, bikotea…
Mota guztietako publikoarentzat egokia.