eu es en

Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

We strongly recommend any of the search engines listed here under for optimum web site visualization: Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11. Thank you very much.

Mario Alonso Puig - Haz lo imposible 2026

Otsailak 25

Biltzar eta batzarren informazioa

Mario Alonso Puig doktorearen hitzaldi berria: «Egin (ezin)dena»

Mario Alonso Puig doktorea, medikua eta Harvard Unibertsitateko kirurgia-alorreko fellow-a, 12 libururen egilea eta nazioartean ospe handiko hizlaria da. Bost kontinentetako 35 herrialde baino gehiagotan eman ditu hitzaldiak, ikastaroak eta zuzendaritzako coaching-a, izen handiko enpresa, ospitale, fundazio eta erakundeekin lankidetzan. Medikuntzan, neurozientzian, filosofian, psikologia positiboan eta lidergoan duen prestakuntza sendoari esker, metodologia berritzaileak garatu ditu, pertsonei zein enpresei beren mugak gainditzen eta beren potentzialik handiena garatzen laguntzeko.

Hitzaldi berri honetan, Puig doktoreak barne-faro horren indarra ezagutzeko abenturan gidatuko zaitu; zure ilusioa pizteko, konfiantza sendotzeko eta ezinezkoa zena posible bihurtzeko behar duzun argitasuna emateko gai den faroa, hain zuzen ere.

Umorez eta tresna praktikoz beteriko esperientzia paregabe honen bidez, geldiarazten zaituzten oztopoak gainditzen eta helburu berriak erdiesteko beharrezko baliabideak garatzen ikasiko duzu. Benetan esperientzia inspiratzailea izango da!

Estrategia egokiekin, oro da lortzeko modukoa. Ausartu zaitez eta «Egin (ezin)dena»!

 

Sarrerak salgai Hemen

 

Zure interesekoa izan daiteke

Euskalduna Jauregiko espazioak
Espazioak ikusi