es en eu

Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

We strongly recommend any of the search engines listed here under for optimum web site visualization: Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11. Thank you very much.

LIBRECON- TECNOLOGÍA OPEN PARA LOS NUEVOS RETOS

2020ko azaroak 11

Biltzar eta batzarren informazioa

L1BRECON 2020k, teknologia irekien nazioarteko ekitaldi nagusiak, bederatzigarren edizioa egingo du datorren azaroaren 11n, Bilbon, egungo egoerara egokitutako onlineko formatu berri batekin. Pandemiaren egungo testuinguruan, interes handia dago OPEN teknologiek egin ditzaketen ekarpenen inguruan. Hori dela eta, ekitaldian izena emateko epea gaur, urriak 15, irekiko da. ESLE, Euskadiko teknologia libreko eta ezagutza irekiko enpresen elkartea, eta estatu-mailako Asolif elkartea dira ekimenaren antolatzaileak.
COVID-19ak bizkortu egin du eraldaketa digitala, eta agerian jarri du zein garrantzitsua den sektore estrategikoetan, hala nola teknologian, industria propioaren jabe izatea.

Ildo horretan, gaurkotasun handiko gaiak jorratuko dira ekitaldian, Open teknologien bidez gure industria, merkataritza, herri-administrazioa eta hezkuntza-sistema garatzeari begira. Honako gai hauek landuko dira, besteak beste, L1BRECONen: telelana, zibersegurtasuna, teleheziketa, merkataritza elektronikoa, 4.0 industria irekia, herri-administrazioaren eraldaketa digitala eta subiranotasun teknologikoa.
Eraldaketa digitalaren inguruan eztabaidatzeko eta aukerak sortzeko foro hau, batez ere, OPEN komunitateari zuzenduta dago, baita gizarte-sektoreko erakundeei, kluster profesionalei, enpresetako CI/CTO/CEOei eta prestakuntza-sektoreari ere. Izena eman dezakezu jada hemen: www.librecon.io
LIBREC0N 2020k Bilboko Udalaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren babesa du.

Zure interesekoa izan daiteke

Euskalduna Jauregiko espazioak
Espazioak ikusi