eu es

Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

We strongly recommend any of the search engines listed here under for optimum web site visualization: Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11. Thank you very much.

LABORATEGI KLINIKOAREN XVIII. BILTZAR NAZIONALA

Azaroak 20-22

Biltzar eta batzarren informazioa

Euskalduna Bilbaok Laborategi Klinikoaren XVIII. Biltzar Nazionala (LABCLIN 2024) ospatuko du azaroaren 20tik 22ra. Ekitaldi zientifiko hau Estatuan in vitro diagnostikoan garrantzi handiena duena da eta AEBM-ML, AEFA eta SEQCML elkarteek antolatzen dute. Kongresuak goi mailako hizlariak ditu eta gaurkotasun handiko gaiak jorratuko dituzte, laborategiko diziplinetako ezagutzak eguneratzeko eta sektore horretako aurrerapenak eta teknologia berriak ezagutzeko. 1.200 parte-hartzaile, 1.100 komunikazio, 9 sinposio, ikastaroez gain, workshop-ak… izango dira.

Biltzarrak ekitaldiz beteriko hiru egun eskaintzen ditu, sektorearekin zerikusia duten gaiei buruzko hitzaldiekin, bertaratzen direnek gehien interesatzen zaizkienengana hurbiltzeko aukera ezberdinak izan dezaten. Lehenengo bi jardunaldiak hitzaldi eta ikastaro kopuruagatik nabarmentzen dira. Bestalde, ekitaldiari amaiera emateko, ostiralean, hainbat jarduera egingo dira, besteak beste, mahai-inguru bat, Jose Antonio Noguera Analisi Klinikoen Batzorde Nazionaleko presidenteak eta José Luis Berdini Biokimika Klinikoaren Batzorde Nazionaleko presidenteak parte hartuko dutena.

Zure interesekoa izan daiteke

Euskalduna Jauregiko espazioak
Espazioak ikusi