Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara
We strongly recommend any of the search engines listed here under for optimum web site visualization: Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11. Thank you very much.
Urtero bezala, APDk topaketa-ziklo hau antolatzen du. Bertan, kontabilitateko eta zerga-arloko itxierarekin lotutako intereseko gaiak jorratuko dituzten aditu entzutetsuen panel batek parte hartzeaz gain, Foru Aldundietako ordezkariek ere hartuko dute parte. Azken horiek gure erkidegoko enpresei gehien eragiten dieten alderdiak helaraziko dituzte.
Edizio honetan, gure bazkideen iradokizunari kasu eginez topaketen iraupena laburtzeko asmoz, formatua aldatu dugu denbora eta arintasuna irabazteko. Horrela, saioa bi bloketan banatuko dugu. Lehenengoan, 4 esku-hartze labur planteatuko dira, eta horietan gaiaren berrikuntza garrantzitsuenak xehatuko dira. Bigarren blokean, mahai-inguru bat egingo da, eta bertan, arlo horri lotutako gaiei erantzuna emango zaie ikuspegi praktikotik.
Mahai-inguruaren ondoren, bertaratuek beren kontsultak egiteko aukera izango dute galdera-txandan, eta horrekin amaituko da topaketa. Azkenik, nabarmendu nahi dugu BBVAk eta parte hartzen duten bulegoek emandako laguntza, horiek ere, beste urte batez, zerga-arloko topaketa-zikloa egitea ahalbidetzen baitute.