eu es en

Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

We strongly recommend any of the search engines listed here under for optimum web site visualization: Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11. Thank you very much.

ERAIKUNTZAKO JARDUNALDI TEKNIKOA- OSALAN

2021eko urriak 19 eta 20

Biltzar eta batzarren informazioa

Eraikuntzaren sektorearekin duen konpromisoari jarraiki, SARS-CoV-2k sortutako pandemia iragana dela dirudienean, OSALANek berriro jardunaldi bat antolatu du Euskadiko garapen ekonomikorako hain garrantzitsua den sektore honetarako Laneko Arriskuen Prebentzioarekin zerikusia duten funtsezko gaiak jorratzeko:

– Osasunari eragindako betiko kalteak.

– Segurtasuna ez den beste prebentzio-diziplina tekniko gutxi egotea eta/edo ez egotea.

– Aspaldiko ezagunei lotutako erronka berriak: amiantoa eta silizea.

– Teknologia berriak sartzea, Eraikuntza 4.0.

Gainera, sektore honetako bi gai berezi jorratuko dira: azpiegitura handiak, bai eraikuntza-fasean, bai mantentze-fasean, eta sustatzaile ez-profesionalek, haien etxebizitza eta/edo negozioa inbertsio garrantzitsua dutenak, Laneko Arriskuen Prebentzioarekin duten harremana. Azken gai horren kasuan, beste kontratazio mota baterako Laneko Arriskuen Prebentzioarekin ere landuko da lotura hori.

Jardunaldiaren egitaraua

 

Zure interesekoa izan daiteke

Euskalduna Jauregiko espazioak
Espazioak ikusi