Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara
We strongly recommend any of the search engines listed here under for optimum web site visualization: Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11. Thank you very much.
Euskalduna Bilbaok Repsol-ek eta Petronor-ek antolatutako ‘Jornada sobre Política Fiscal y Transición Energética’ biltzarra hartuko du 2 exterior aretoan. Jardunaldiaren helburua fiskalitateak trantsizio energetikoan aurre egin behar dituen erronkak identifikatzea da, gai horretan adituak bilduz, energia-iturri berriak eta horien aplikazioa (hidrogenoa, erregai sintetikoak…), maila guztietako tratamendu fiskala (tokikoa, forala eta komunitarioa), inbertsio berriei aplika dakizkiekeen pizgarri fiskalak eta erronka horien aurrean administrazioak egiten ari diren analisia azaltzeko.
Jardunaldi honetan hurrengo izenek parte hartuko dute: Itxaso Berrojalbiz, Bizkaiko Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza diputatua; Mariano Marzo, Repsoleko kanpoko kontseilari independentea; Antonio Pérez, Bizkaiko Foru Ogasuneko zuzendari nagusia; Alberto García, E&Y-ko Tax Policy-ko bazkidea; Enrique Ortiz, Madrilgo UC3ko Finantza eta Zerga Zuzenbideko katedraduna; eta Iñaki Alonso, Eusko Jaurlaritzako Ogasun sailburuordea. Jardunaldiari amaiera emateko, Deloitteko aduana, IIEE eta ingurumen-zergen arloko bazkidea den Pablo Renieblasek gidatutako mahai-ingurua egingo da.