Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara
We strongly recommend any of the search engines listed here under for optimum web site visualization: Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11. Thank you very much.
Bateragarritasun Elektromagnetikoari buruzko 2026ko Jardunaldiak (EMC), 2026ko abenduaren 1etik 3ra, Bilboko Euskalduna Jauregian.
EMC jardunaldien helburua bateragarritasun elektromagnetikoaren esparruan enpresen, unibertsitateen eta zentro teknologikoen artean ezagutza trukatzea eta teknologiaren transferentzia sustatzea da. Hiru egunetan zehar, ikerketako profesionalak eta sektoreko espezialistak bilduko ditu ekitaldiak, lorpen berriak, esperientziak eta lan-ildo berritzaileenak partekatzeko asmoz.
Jardunaldian, nazioarteko adituen ponentzia gonbidatuak, mahai-inguruak, ikerketa eta garapen berritzaileak aurkezteko saio teknikoak eta ideiak trukatzeko eta lankidetzarako guneak izango dira.