Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara
We strongly recommend any of the search engines listed here under for optimum web site visualization: Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11. Thank you very much.
Ikerketa Sozialisten Institutuak (ISI) Vladimir Ilích Uliánov, Lenin ezizenez ezagunagoa, hil zeneko mendeurrena ospatzeko bi eguneko kongresua antolatu du Euskalduna Bilbaon. Sobietar lider komunista izan zenari egindako omenaldiaren esparruan, institutuak eztabaida bat egin nahi du eta hausnarketarako gune bat sortu, hainbat gai politiko eta mugimendu sozialistak nazioartean duen garapen politikoaren egungo egoerari buruz.
Kongresua bi jardunalditan banatzen da: apirilaren 19an, ostirala, goizez eta arratsaldez, eta apirilaren 20an, larunbata, goizez. Institutuak sei mahai-inguru antolatu ditu jatorri leninistako arazoei buruz eztabaidatzeko, oraina aztertzeko eta egungo egoerari buruzko iritzia emateko eta, aldi berean, “langile-klasearen politika iraultzaileari” buruzko lezioak eta ondorioak ateratzeko. Kongresu hau ISI institutu marxistaren ibilbide-orriaren parte da. Institutuaren helburua “Estrategia Sozialista Berriaren oinarri teorikoan aurrera egitea eta Euskal Herriko Kontseilu Sozialistaren ildo politikoa taktikoki zehazteko euskarri zientifikoa izatea” da.