Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara
We strongly recommend any of the search engines listed here under for optimum web site visualization: Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11. Thank you very much.
BEGIRADA NAZIOARTEKO OBRA GRAFIKOARI, FIG BILBAO 2020N
Paper gaineko Artearen eta Grabatuaren Nazioarteko Azoka (FIG Bilbao) abagune paregabea da mundu osoko obra grafikoa ezagutu eta eskuratzeko. Joan zaitez Euskalduna Jauregira azaroaren 26tik 29ra, grabatuaren eta paper gaineko artearen azken joerak deskubritzeko; giro seguru eta kontrolatuan, gainera, osasun protokolo zorrotz bat oinarri hartuta. 40 erakusketarik baino gehiagok aurkeztuko dituzte beren proposamenak, publiko guztiarentzako prezioetan, lehen lerroko 300 artistaren baino gehiagoren lanekin; besteak beste, Chillida, Miró, Picasso, Chagal, Claire Chesnier, Carmen Isasi, Knut Pani, Fernando Daza eta Helga Stüber-Nicolasen lanak, bai eta obra grafikoaren arloko talentu berrienak ere. Hitzaldiak eta erakustaldiak online, bisita gidatuak… Kultura-plan bikaina familia osoarentzat.