eu es

Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

We strongly recommend any of the search engines listed here under for optimum web site visualization: Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11. Thank you very much.

EUSKADIKO INKLUSIORAKO IV. JARDUNALDIA

Ekainak 12

Biltzar eta batzarren informazioa

Euskalduna Bilbaok Euskadiko Inklusiorako IV. Jardunaldia hartuko du ekainaren 12an, 9:00etatik 18:00etara. Ekitaldi hau gizarteratzearen esparruko profesionalei, erakunde publiko edo pribatuei eta arlo honetan interesa duten pertsonei zuzenduta dago. Jardunaldi honen helburua bazterkeria-arrakalak murriztea ahalbidetuko duten politika publikoen eraikuntzan aurrera egiten jarraitzea da. Horretarako, hitzaldiak eta mahai-inguruak egingo dira, esperientziak partekatzeko eta gaur egun arlo honetan agertzen diren oztopo ohikoenen aurrean egon daitezkeen konponbideak aztertzeko.

Jardunaldiaren helburua politika publikoen ebaluazioak instituzionalizatzeko erronkei buruz eztabaidatzea da, eta, gai honetan sakonduz, kongresuan ebaluazioan diharduten erakundeen estatuko eta nazioarteko esperientziak aztertuko dira. Eguneko bigarren atalean, inklusio prozesuak neurtzeko metodologiak eta tresnak ezagutzea proposatzen du erakundeak. Eguneko azken puntua Euskadin gizarteratzeko politika publikoak ebaluatzeko agenda bat eraikitzeko funtsezko elementuei buruzko eztabaida izango da, eta bizitako esperientzia zehatzekin osatuko da.

Zure interesekoa izan daiteke

Euskalduna Jauregiko espazioak
Espazioak ikusi