Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara
We strongly recommend any of the search engines listed here under for optimum web site visualization: Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11. Thank you very much.
Nazioarteko testuinguru ekonomikoa eraldaketa sakoneko aldi bat igarotzen ari da; trantsizio energetikoak, digitalizazioak eta balio-kateen berrantolaketak markatutako aldia, hain zuzen. Faktore horiek industria-lehiakortasuna birdefinitzen ari dira. Eszenatoki honetan, Euskadik garapen-fase berri bat bultzatzen du, lankidetza publiko-pribatuan eta inbertsio estrategikoaren aldeko apustu sendoan oinarrituta.
Esparru horretan kokatzen da Eusko Jaurlaritzak sustatutako Eraldatuz 2030 Inbertsio Plana. Horren helburua lurraldearen industria-gaitasuna indartzea eta baliabideak etorkizunerako estrategikotzat jotzen diren sektoreetara bideratzea da. Horrela, fiskalitatea inbertsioa sustatzeko eta enpresa-ehunaren eraldaketan bidelagun izateko funtsezko tresna gisa finkatu da.
Testuinguru horretan, topaketak Eusko Jaurlaritzako, finantza-erakunde publikoetako eta enpresetako ordezkariak bilduko ditu, fiskalitateak eta inbertsioak Euskadiko industria-ziklo berriaren motor gisa duten eginkizuna aztertu eta eztabaidatzeko helburuarekin.