eu es en

Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

We strongly recommend any of the search engines listed here under for optimum web site visualization: Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11. Thank you very much.

EMYA 2026

ekaina 10 - 14

Biltzar eta batzarren informazioa

Europako Urteko Museoaren Sariaren (EMYA) 2026ko biltzarra eta sari-banaketaren ekitaldia Bilbon egingo da 2026ko ekainaren 10etik (asteazkena) 14ra (igandea).

Europako Museoen Foroak (EMF) antolatuta eta tokiko erakundeak anfitrioi direla, Euskararen Etxea eta bere Interpretazio Zentroa – Europako Kontseiluaren 2025eko Museoaren Saria jaso zuen- eta Bizkaiko Foru Aldundia, biltzarrak EMYA komunitateko kideak elkartuko ditu, hautagai ohiak, saridunak, babesleak eta adiskideak barne, 2026ko EMYArako museo hautagaiez gain.

Euskal Herriko lurralde kultural dinamikoa izaki, Bizkaia erreferentzia bihurtu da berrikuntzan, museo garaikideen jardunean eta nazioarteko kultura trukean; beraz, leku ezin hobea da aurtengo topaketarako. Bizkaian, tradizioa berrikuntzarako inspirazioa da.

Ia bost hamarkadaz, EMF/EMYAk berrikuntzako bikaintasuna eta museo-jarduneko konpromiso publikoaren kalitatea saritu ditu, herritar, demokrazia, giza eskubide, jasangarritasun eta muga kultural, sozial eta politikoen arteko bitartekaritzarekiko konpromiso sendoari eutsita. 2026ko edizioak, «Museoak eraldatzen: erabateko inkusioa» leloarekin, hizpide izango du museoek zer-nola desafiatu ditzaketen ezarritako egiturak, zer-nola areagotu dezaketen irisgarritasuna eta zer-nola sustatu ditzaketen askotariko komunitateentzako kulturgune egiaz inklusiboak.

Hamazazpi herrialdetako hogeita hamalau museok, EMYA 2026rako izendatuak, beren proiektuak aurkeztuko dituzte Kongresuan. Jardunaldiaren helburu nagusietako bat da gaur egungo erronkei aurre egiteko estrategia prospektiboen garapena sustatzea, eta, aldi berean, elkarrizketarako eta hezkuntzarako gune bat sortzea, komunitateen barruan eta komunitateentzat.

Kongresuko saioak eta 2026. urteko Europako Museoaren Saria emateko ekitaldia Euskalduna Jauregian egingo dira.

Zure interesekoa izan daiteke

Euskalduna Jauregiko espazioak
Espazioak ikusi