eu es

Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

We strongly recommend any of the search engines listed here under for optimum web site visualization: Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11. Thank you very much.

DATA GOVERNANCE EN LA PRÁCTICA, ¿ESTÁS PREPARADO?

Urriak 2

Biltzar eta batzarren informazioa

Zuzendaritzaren Aurrerabiderako Elkarteak (APD) ‘Data Governance en la práctica, ¿estás preparado?’ topaketa antolatu du. Jardunaldi hau gizartearen egungo testuinguruan kokatzen da, datuen metaketa gero eta handiagoarekin, eta hauen  erabilera eta bilketa konpainientzat funtsezkoa bilakatu delarik, unean uneko beharretara egokitzeko ezinbestekoa baita hau. APDtik adierazten duten bezala, datuak kudeatzeko sistema bat izatea (data governance) garrantzitsua da, informazioaren ikuspegi integrala emango duena, zuzendaritzari erabakiak hartzea errazteko. Horretarako, esparru honetan kontuan hartu beharreko hainbat puntu jorratzen dituen ekitaldi hau prestatu dute.

Jardunaldiko hizlariak hauek dira: José Castellanos, Tiglooko zuzendari nagusia; Gregorio Martín, Deloitte Consulting-eko bazkidea; Carlos Ortiz, BiscayTIK Fundazioko zuzendari teknikoa; Luis Echavarri, Banco Sabadell-eko datu-analitika eta IAren arduraduna; Rubén Otero, Tecnaliako negozio eta eService arloko zuzendaria; Gonzalo Jiménez, Tiglooko zuzendari komertziala; Antonio Ortiz, Cibersecurity Solutions Lead Hpeadvisory and Professional Services-en; Asier Murias, founder & CTO Bismart-en; Alain Gómez, AMPOko IT zuzendaria; Javier Giral, APD ipar zonaldekoko kontseilaria eta Deloitteko ipar zonaldeko zuzendari teknikoa.

Zure interesekoa izan daiteke

Euskalduna Jauregiko espazioak
Espazioak ikusi