eu es

Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

We strongly recommend any of the search engines listed here under for optimum web site visualization: Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11. Thank you very much.

Congreso Sarekin Week 2022

Azaroak 28

Biltzar eta batzarren informazioa

Teresa Laespadak, Enplegu, Gizarte Inklusioa eta Berdintasunaren foru Diputatuak irekiko du Bizkaiko Ekintzailetza astea, eta gero, hasteko, Albert Bosch en “Garai biziak…esploratzeko garaiak” hitzaldi inspiratzailea entzungo dugu, eta, jarraian, mahai inguru batean bilduko dira Susana González, Enpleguko Foru-zuzendaria, Carolina Pérez (CEBEK), María Saiz (EEB/OBE) eta Olga Martín (ACLIMA). Ekiteko erronkaz hitz egingo digute, bai eta bizi ditugun garai nahasi hauetan dauden aukerez ere.

 

Gizarte eta ingurumen inpaktu handia lortu duten bi enpresa ere ezagutuko ditugu, bertan  izango baitira Rosa Gil (EMAUS) eta Aitor Álvarez (BASQ Company).

 

Amaitzeko, mahai inguru bat Javier Goikoetxeak (BIKO Consulting) moderatuta. Bertan, jasangarritasunaren 3 ardatzez eta inpaktu hirukoitzaren neurketaz jardungo dira SANNAS metodologiaren (Luis Madrid), Guztion Ongiaren Ekonomia ereduaren (Paco Álvarez) eta BCorp mugimenduaren (Valeria Schiavello) ordezkariak.

Zure interesekoa izan daiteke

Euskalduna Jauregiko espazioak
Espazioak ikusi