Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara
We strongly recommend any of the search engines listed here under for optimum web site visualization: Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11. Thank you very much.
Hitzordu bat duzu mentoring-joera berriekin eta talentuaren garapenarekin
Abenduaren 1ean Bilbao Mentoring Conference ekimenaren V. edizioa izango da. Erreferentziazko ekitaldi bat dugu, non enpresek, erakundeek eta ekintzaileek alderdi estrategikoen inguruan eztabaidatu eta esparru ugaritako mentoring-bizipenak partekatuko dituzten.
Euskalduna Jauregian mahai-inguruak, elkarrizketak eta hitzaldiak egingo dira, non sektore ugaritako hizlariek esperientziak eta ezagutza partekatuko dituzten mentoring entitateen estrategiei buruz.
Topaketaren bitartez, Bilboko Udaletik, Bilbao Ekintza udal-entitatearekin batera, pertsonen gaitasunak eta talentua garatzen lagundu nahi dugu, eta enpresetako arduradunei zein ekintzaileei diziplina hori enpresaren eta ekintzailetzaren alorretan nola aplikatu behar duten jakiteko aukera eman.
Zure zain izango gara abenduaren 1ean Euskalduna Jauregian!