eu es en

Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

We strongly recommend any of the search engines listed here under for optimum web site visualization: Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11. Thank you very much.

BASQUE CIRCULAR SUMMIT 2025

Apirilak 2-4

Biltzar eta batzarren informazioa

Basque Circular Summit, Europako hegoaldeko ekonomia zirkularrari buruzko ekitaldirik handiena, datorren urtean berriro egingo da. 2025eko apirilaren 2an, 3an eta 4an izango da, Euskalduna Bilbaon, eta kontinente osoko industria eta ingurumen arloko profesionalak eta espezialistak bilduko dira bertan, eredu zirkular baterako trantsizioak Europar Batasunean izaten ari dituen ondorioak aztertzeko.

Ekitaldia Ihobe Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoak antolatuko du, ekonomia zirkularrak enpresei eta Euskadiko sare sozioekonomiko osoari eskaintzen dizkien erronkak eta aukerak aztertzeko, eta, dagoeneko egindako lanaren balioa azpimarratuz, jarduera berriak bultzatzeko. Gainera, eredu ekonomiko berri horrek eskaintzen dituen negozio aukerak eta lehiakortasuna hobetzeko aukerak eztabaidatzeko leku egokia izango da hara joaten direnentzat.

Zure interesekoa izan daiteke

Euskalduna Jauregiko espazioak
Espazioak ikusi