eu es en

Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

We strongly recommend any of the search engines listed here under for optimum web site visualization: Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11. Thank you very much.

INBLOCK PROIEKTUAREN AURKEZPEN ETA ABIAN JARTZEKO EKITALDIA

Azaroak 4

Biltzar eta batzarren informazioa

Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako Foru Aldundiek InBlock Euskadira hurbilduko dute

InBlock Faktoringeko Espainiar Elkarteak (AEF) bultzatutako plataforma berri bat da, enpresa txiki eta ertainei (ETE) merkataritza-kredituak finantzatzen laguntzeko, fakturak blockchain teknologiaren bidez egiaztatzea eta baliozkotzea ahalbidetuko duena.

InBlock azken bi urteotan hamar (10) finantza-erakundek garatu dute, besteak beste, Euskal Ogasun Foralen laguntzarekin.

Horregatik, datorren asteartean, hilak 4, Bilboko Euskalduna Jauregian aurkeztuko da Euskadin.

Jardunaldia 09:30ean hasiko da, Carlos Dalmau AEFko presidentearen hitzaldi batekin.

Ondoren, Enrique Fernández Albarracín EYko bazkideak (Proiektuaren Aholkulari eta Hornitzaile nagusia) plataformaren funtzionamenduaren deskribapena egingo du.

Jarraian, bi mahai-inguru izango dira, Foru Aldundietako eta proiektuan parte hartu duten hiru finantza-erakundetako (Kutxabank, Laboral Kutxa eta BBVA) kideen parte-hartzearekin.

Eta Itxaso Berrojalbiz Bizkaiko Ogasun eta Finantza diputatuaren hitzekin amaituko da.

Zure interesekoa izan daiteke

Euskalduna Jauregiko espazioak
Espazioak ikusi